129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

29E/2021 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, 2021erako, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak inplementatzeko eta mugikortasun jasangarria eta partekatua sustatzeko. DDBN identifikazioa: 560685.

2030erako Nafarroako Energia Planak (NEP2030) helburu du, besteak beste, energiaren kontsumo efizientea sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea, erregai fosilen erabilera murriztea eta garraioan erabiltzen den energia berriztagarrien portzentajea handitzea. Zehatzago, NEP2030 planak helburu du, baita ere, energia ekoizleen eta kontsumitzaileen kooperatibak sustatzea eta “carsharing elektrikoko” irabazi-asmorik gabeko kontsumo kooperatibak sor daitezen bultzatzea, trantsizio energetikoan lagundu dezaten, mugikortasun jasangarriagoa lortze aldera, komunitatea sortuz eta teknologia aplikatuz.

Horregatik, deialdi honek deskribatu diren helburuak lortzen lagundu nahi du, hiru neurri mota hauen bidez hain zuzen: efizientzia energetiko handiagoa lortzearren eraikinen barneko argien instalazioak berritzea, energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak egitea, eta mugikortasun jasangarri eta partekatua sustatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak.

EBAZTEN DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat onestea, 2021erako, efizientzia energetikoa bultzatzeko, energia berriztagarriak inplementatzeko eta mugikortasun jasangarria eta partekatua sustatzeko.

2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinetan jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, aurrekontuko kreditu hauek baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

1

820001 82500 7819 425200: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak”. Plan energetikoa

2021

30.000

2

820001 82500 7819 425200: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak”. Plan energetikoa

2021

15.000

3

820001 82500 7819 425200: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzak”. Plan energetikoa

2021

15.000

Zenbateko horiek partiden artean transferitzen ahal dira, horietako bakoitzaren kreditu beharren arabera, deialdiaren 6. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.

Halaber, gehienez 1.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen da (600.000 euro 1. neurrirako, 300.000 euro 2. neurrirako eta 100.000 euro 3. neurrirako), zeinak ez baitu beste deialdi bat beharko dirulaguntzetarako aplikatzeko, eta arautuko baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko apirilaren 29an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Hauexek dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/844 EB Zuzentarauaren helburuak (zuzentarau horren bidez aldatu ziren eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 210/31/EB Zuzentaraua eta efizientzia energetikoari buruzko 2012/27/EB Zuzentaraua):

–Berotegi efektuaren gasen isurketa % 40 murriztea 1990eko mailen aldean.

–Kontsumitutako energia berriztagarriaren proportzioa handitzea.

–Batasunak dituen helburuen araberako aurrezte energetikoa lortzea.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea aipatu zuzentarauan jasotako helburuak bete daitezen, zeinak bat baitatoz 2030erako Nafarroako Energia Planarekin, irabazi-asmorik gabeko entitateen eguneroko jardunean. Horretarako, dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduketa hauek zehaztu dira (haien ezaugarriak deialdiaren II. eranskinean ageri dira).

NEURRIAREN KODEA

NEURRIA

1

Eraikinen barneko argien instalazioak berritzea

2

Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

3

Mugikortasun jasangarria eta partekatua

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Lehenago deskribatutako helburuarekin lotura duten inbertsioak egiten dituzten Nafarroako irabazi-asmorik gabeko entitateak izanen dira laguntza hauen onuradunak.

Ondorio horietarako, irabazi-asmorik gabeko entitate izanen dira Estatuko Elkarteen Erregistroaren Erregelamendua onesten duen urriaren 23ko 949/2015 Errege Dekretuari jarraikiz erregistratutakoak, betiere irabazi-asmorik gabeak izanik.

Irabazi-asmorik gabeko entitate dira, orobat, Nafarroako Kooperatiben Erregistroak, Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 78. artikuluarekin bat etorriz eta, betiere, beharrezko baldintzen betetzen dituztelarik, ekimen sozialeko kooperatiba gisa kalifikatzen dituenak.

2. Eskatzaileek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Legez eratutako irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hala inskribatuta egotea erregelamenduz dagokien erregistroan.

b) Nafarroan ordezkaritza iraunkorra izatea.

c) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

Dirulaguntza eskaera aurkeztearekin batera eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntzak ematen dituen organoari zuzenean lor dezan zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duen egiaztapena, ziurtagiri telematikoen bidez. Beraz, kasu horretan, eskatzaileak ez ditu egiaztagiri horiek aurkeztu beharko. Dena dela, eskatzaileak berariaz uko egiten ahal dio baimen hori emateari, eta, kasu horretan, aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

d) Ebazpen irmo batean ezarritako zehapenaren ondorioz, dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik ez egotea Dirulaguntzei buruzko Foru Legean, zergei buruzko lege orokorretan edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan ezarritakoaren arabera.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

4. Deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoko hauek:

a) Toki entitateak eta haien erakunde autonomoak eta enpresa entitate publikoak.

b) Fundazio eta sozietate publikoak, haien partaidetza nagusia toki entitateen esku badago.

c) Sindikatuak eta entitate korporatibo profesionalak.

d) Nafarroako Gobernuaren 2020ko Aurrekontu Orokorretan deialdi honen xede diren jarduketak egiteko partida izenduna duten entitateak.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. II. eranskinean zehaztutako neurrietan aipatzen diren jarduketak izanen dira dirulaguntzen xede, Nafarroan eginak badira betiere.

Finantza errentamenduaren bidez (leasing-a eta energia zerbitzuen hornitzaileekin izenpetutako kontratuak) eskuratzen diren aktiboak diruz lagungarriak izan daitezke, baldin eta kontratuaren hasieratik eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik ordaintzen bada eta, gainera, kontratu bukaeran aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada kontratuan.

2. Gastu diruz lagungarrietako baten bat 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo), obra gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo-ondasunak hornitzeko edo zerbitzuak emateko kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez “Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa” inprimakian, zeina laguntzen fitxan baitago eskuragarri.

3. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

b) BEZa, onuradunak berreskuratu edo konpentsatu dezakeenean. Halakoetan, eskaeran adierazi beharko da.

4. Gastu diruz lagungarriei ezin izanen zaie aplikatu Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 64. artikuluan ezarritako kenkaria, hots, energia berriztagarrien instalazioetan, ibilgailu elektriko edo hibrido entxufagarrietan eta kargatzeko sistemetan inbertsioak egiteagatik aplikatzen dena.

4. oinarria.–Inbertsioak egiteko epea eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Jarduketak egiteko epea 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartekoa izanen da. Gastuak epe horretan fakturaturik eta ordaindurik daudenean joko da egintzat jarduketa.

2. II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntza kasu hauetan handitu liteke:

a) Bi neurri motatarako laguntza ematen denean, % 5 handituko da dirulaguntzaren portzentajea haietako bakoitzerako. Hiru neurritarako ematen denean, igoera hori % 10ekoa izanen da haietako bakoitzerako.

b) Aintzat hartuko da eskatzaileek emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duten konpromisoa. Hala, % 5eko gehigarria emanen zaie baldin eta egiaztatzen badute 2021ean genero berdintasuna sustatzeko IV. eranskinean aipatzen diren neurrietakoren bat hartu dutela. 250 langiletik gorako entitateei ez zaizkie baloratuko berdintasun planak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera nahitaezkoak direnez gero.

2020ko laguntzen deialdian laguntza gehigarri hori jaso zuten entitateei ez zaie berriz emanen.

Ez da gainditzen ahal II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako gehieneko laguntza, salbu eta 6.2 oinarrian adierazitako inguruabarrak gertatzen badira. Onartutako dirulaguntzaren bati uko egiten bazaio, guztirako intentsitatea kalkulatuko da berriz, kontuan hartuz, betiere, azkenean zer neurri aplikatu diren.

5. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epea, eta mugaegunaren hilabetean argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean amaituko da.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ez eta telematika bidez eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Laguntzen eskaeran, adierazi egin beharko da eskatzaileak ba ote duen deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jasotzeko gaitutako helbide elektronikorik (GHEa). GHEa 9.2 oinarrian aipatutako moduan eskuratu daiteke.

4. Entitateek eskaera bakar bat aurkezten ahalko dute laguntzaren xede diren jarduketa guztiekin, edo, bestela, eskaera bat aurkezten ahalko dute jarduketa edo neurri bakoitzeko (kasuan kasuko neurriaren barreneko jarduketa guztiak bilduz).

Laguntzak eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, agiri bereizietan eskaneatua eta izenarekin identifikatua, II. eranskinean neurri bakoitzerako zehaztutakoa izanen da.

5. Eskaerak eta aurkeztutako dokumentazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluko betebeharrak betetzen ez baditu, organo eskudunak entitate eskatzaileari eskatuko dio okerra zuzen dezala hamar egun balioduneko epean, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ezin izanen da inondik inora zuzendu.

6. oinarria.–Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, organo kudeatzaileak (Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko Plan Energetikoaren Atala) aurkezten diren eskaerak konparatuko ditu II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako balorazio irizpideei jarraituz, haien artean lehentasuna ezartzeko. Dena dela, neurri bakoitzerako baimendutako gastuak bide ematen badu eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izanen lehentasun hori ezartzea.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio altuena lortzen duten eskaerei II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako laguntzaren intentsitatea aplikatuko zaie, erabilgarri dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte:

NEURRIA

AURREKONTU-KREDITUA

1. Eraikinen barneko argien instalazioak berritzea

30.000 euro

2. Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

15.000 euro

3. Mugikortasun jasangarria eta partekatua

15.000 euro

2. Neurri baterako aurkezten diren eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabilgarririk geldituz gero, beste neurri batzuetako eskaerei erantzuteko erabiliko da. Halakoetan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 3. neurria, 2. neurria eta 1. neurria, hurrenez hurren, eta neurri bakoitzean ezarritako lehentasun-hurrenkera.

3. Plan Estrategikoaren Atalak II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, eta, bertan, entitate onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela adieraziko da.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza nori eman ebazteko. Ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsitzat jotzen ahalko dira. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

4. Baldin eta dirulaguntza esleitu ondoren deklaratzen bada dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela edo onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio eta, horren ondorioz, neurriren batean kreditua askatzen bada, honako hauei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da:

a) Aurrekontuan behar adina kreditu ez egoteagatik dirulaguntza guztia (% 100) jasotzera iristen ez diren neurri bereko jarduketetarako eskaerak. Eta horien atzetik, egoera berean dauden beste neurrietako jarduketetarako eskaerak. Kasu horretan, lehentasun-hurrenkera honi jarraikiko zaio: 3. neurria, 2. neurria eta 1. neurria.

b) Hori egin ondoren oraindik ere krediturik baldin badago, kreditu faltagatik ezetsi diren eskaerei helduko zaie, kreditua liberatu den neurritik hasita, eta gero, egoera berean dauden beste neurrietako eskaerei helduko zaie, a) letran ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

7. oinarria.–Justifikazioa eta dirulaguntzen ordainketa.

1. Onuradunek egindako inbertsioak justifikatu beharko dituzte, 2021eko urriaren 31n beranduenez. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute 9.1 oinarrian adierazitako moduan:

a) Egindako jarduketen ordainketen fakturak eta ordainagiriak. Batzuek zein besteek onuradunaren izenean egon behar dute, non eta inbertsioa ez den errentamendu finantzarioko kontratu baten xede (zerbitzu energetikoen hornitzailearekiko kontratua edo leasing-a), kasu horretan enpresa errentatzailearen izenean egon beharko baitute. Berrikuspena errazteko, fakturen zerrenda bat aurkeztu beharko da, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

b) Instalazioak errentamendu finantzarioko kontratu baten bidez egin badira (zerbitzu energetikoen hornitzailearekiko kontratua edo leasing-a), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Leasing kontratuaren kopia, edo energia zerbitzuen hornitzailearekin sinatutako kontratuarena.

–Errentamendu finantzarioaren amortizazio-taula.

Zerbitzu energetikoen hornitzailearekiko kontratua baldin bada, aurrekoaz gainera, honako hau bete behar da:

–Zerbitzu energetikoaren prezioaren kalkulu zehatza aurkeztu, euro/kWh-tan adierazia.

–Errendimendu energetikoaren kontratuetan edo aurrezki-bermeko kontratuetan, Aurrezki-bermea duten zerbitzu energetikoen kontratuen Erregistroan inskribatu beharko da kontratua. Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren bidez sar daiteke hara (www.navarra.es).

–Zerbitzu energetikoen hornitzaileak Zerbitzu Energetikoen Hornitzaileen zerrendan inskribaturik egon beharko du, otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

c) Onuradunak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere.

d) II. eranskinean neurri bakoitzerako zehazten den dokumentazioa.

e) Dirulaguntza onesteko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

Justifikazioa egiten bada ezarritako epea bukatu ondoren, baina, betiere, hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, ordaindu beharreko dirulaguntza % 10 murriztuko da. Denbora gehiago igaro bada, laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

2. Onuradunek batek laguntzari uko egiteagatik edo kreditu gehiago izateagatik ematen diren laguntza berrietan, onuradunek egindako inbertsioak justifikatzeko muga-eguna 2021eko azaroaren 15a izanen da. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute aurreko atalean adierazi den bezala (7. oinarria, 1. puntua).

3. Laguntzen organo kudeatzaileak onuradunek aurkeztutako frogagiriak aztertuko ditu, eta ordaintzeko ebazpenaren proposamen arrazoitua igorriko dio organo eskudunari, non jasoko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten baldintzak betetzen dituztela.

4. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariak dirulaguntza ordaintzeko ebazpena emanen du justifikatzeko agiriak aurkezten direnetik bi hilabeteko epean.

5. Errentamendu finantzario bidezko inbertsioen kasuan, 8.1 oinarriko h) letran aurreikusitakoa gertatzen bada, aipatu letran aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da ordaintzeko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

8. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, telematikoki aurkeztu beharko dute dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Dekretuan arautua, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa.

Onuradunak informazioa eman behar hori betetzen ez badu (aipatu foru dekretuaren 3. artikuluan eskatutakoa), ez zaio onetsitako dirulaguntza ordainduko, eta, kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea organo kudeatzaileari.

c) Ebazpen honen 4. eta 7. oinarrietan ezarritako moduan eta epeetan egin eta justifikatu beharko dituzte dirulaguntzaren xedeko inbertsioak.

d) Inbertsioaren jabetza mantentzea bost urtez gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpenaren egunetik hasita.

e) Jarduketak entitate onuradunen jabetzako eraikinetan edo alokatutakoetan egiten ahalko dira. Alokatutako eraikinak izanez gero, entitate onuradunek justifikatu beharko dute gutxienez 5 urtez erabiliko dituztela.

f) Jasotako laguntzari buruzko publizitatea egitea, inbertsioen finantzaketa publikoa dela zabalduz, bai entitatearen webgunean, bai onuradunak diruz lagundutako proiektuen inguruan egiten duen dokumentazioan.

g) Entitateak deialdi honen aurretik instalatutako energia berriztagarria sortzeko instalaziorik baldin badu, instalazio horiek ongi funtzionatzen dutela egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko du, dirulaguntzaren xede den neurria edozein izanik ere, 7. oinarrian ageri den bezala.

h) Errentamendu finantzarioaren bidez finantzatutako inbertsioen kasuan (zerbitzu energetikoen hornitzaileekin sinatutako kontratuak eta leasing-a), onuradunak enpresa errentatzaileari ordaindutakoa dirulaguntza baino txikiagoa bada, diferentzia hori ordaindu beharko dio errentatzaileari, eta diru kopuru hori errentamendu finantzarioaren kuotak aldez aurretik amortizatzeko erabiliko da. Onuradunak ordainketa horren frogagiria eta amortizazio-taula berria aurkeztu beharko dizkio laguntzak kudeatzen dituen organoari, ordaintzeko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean betiere.

i) Gaitutako helbide elektroniko bat izatea (GHEa), laguntza hauei lotutako jakinarazpen elektronikoak jaso ahal izateko, ebazpen honen 9. oinarrian adierazitako moduan.

j) II. eranskinean neurri bakoitzerako ezarritako betebehar berariazkoak.

k) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan, emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarririko betebeharren bat bete ezean, onarturiko dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki, laguntza % 10 murriztea aurreikusi da baldin eta diruz lagundutako jarduketaren justifikazioa 7.1 oinarrian ezarritako epean egiten bada.

3. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, baita, funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

9. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentu guztiak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen laguntzen fitxa erabiliz. (Administrazio Publikoaren esparruko zerbitzuak).

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barrenean egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematikoki eginen dira entitateen gaitutako helbide elektronikoaren bidez. Entitateek halako helbidea izan beharko dute laguntzak eskatzen dituzten momentuan.

Gaitutako helbide elektronikoa Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbide honetan lor daiteke: http://notificaciones.060.es. Horretarako, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

10. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna Administrazio honen beste laguntza batzuekin.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak jarduketa beretarako ematen dituen beste dirulaguntza batzuekin.

Dirulaguntza bateragarriak direnean, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak izateagatik, dirulaguntza baten edo guztien baturaren zenbatekoak ezin du inola ere gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostuaren % 50.

11. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuz (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Deialdi honen emaitzak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoaren laguntzen fitxan ere argitaratuko dira (www.nafarroa.eus).

12. oinarria.–De minimis laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horrekin bat, entitate bakar bati emaniko “de minimis” laguntza osoa, gehienez ere, 200.000 eurokoa izanen da (100.000 eurokoa, errepide bidezko garraioaren sektorean diharduten enpresen kasuan) hiru zerga ekitaldiko edozein denboralditan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago entitate bakarraren definizioa.

Horretarako, entitate interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako de minimis laguntzak aitortu beharko dituzte eskaera egiteko inprimakian.

13. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Neurri diruz lagungarriak

1. NEURRIA

Eraikinen barneko argien instalazioak berritzea

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

Neurri honen barruan jarduketa hauek sartzen dira, efizientzia energetikoa handiagoa lortzearren:

Honako hauek bilduko ditu eskatzailearen jabetzakoak diren edo alokairuan dituen eraikinen barneko argien instalazioak berritzeak (alokairuen kasuan, kontratua izan behar du, eskaera egiten den egunetik kontatzen hasita gutxienez 5 urteko iraunaldia duena): ekipoak, linea edo instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila, auditoretza, proiektua eta obra zuzendaritza. Alde batetik, proiektuari lotutako inbertsio gordin bat egonen da, non sartuko baitira instalazioen egokitzapen osoa egiteko behar diren inbertsio guztiak, eta bestetik, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa, energia aurreztearekin eta efizientzia energetikoarekin zuzeneko harremana duena, hau da, inbertsio osotik teknologia eraginkorra ezartzera bideratzen den zatia.

Laguntza hauen xede diren instalazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Auditoretza bat egina izatea 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, baldintza hauek betetzen dituena:

a) Gutxieneko edukia:

–Instalazioaren diagnostikoa.

–Instalaziorako proposatutako alternatibak, gutxienez hiru jarduketa azterturik teknikoki eta ekonomikoki.

b) Auditoretza-lana pertsona fisiko edo juridiko independente batek eginen du, planteatutako berrikuntza-lana gauzatzeko lizitazio fasean parte hartu ezin izanen duena.

2. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak, abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezarritakoa betetzea, bai eta Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atalean (“Argi instalazioen efizientzia energetikoa”) eta indarra duten gainerako legeetan ezarritakoa ere.

3. Berrikuntza lan horiek proiektu tekniko edo memoria tekniko batean, zer dagokion, aurreikusita egon behar dute, eta obra-zuzendaritza baten xede izan, betebehar hauekin:

a) Bien baturaren zenbateko osoa (diruz lagungarria) ezin da izan inbertsioaren zenbateko osoaren % 10etik gorakoa.

b) Pertsona fisiko edo juridiko batek eginen du, zeinak ezin izanen baitu ondoko berrikuntza-lanaren exekuzioan parte hartu.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz laguntzeko modukotzat jotzen duen gastuaren % 30 izanen da laguntzaren zenbatekoa. 1. neurri honetako jarduketen kasuan, onuradun bakoitzak 10.000 euro jaso ditzake gehienez.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 5. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 0. Eskaera-orria, efizientzia, entitatearen izena.

b) Auditoretza, 1. ataleko 1. puntuan eskatutakoa betetzen duena.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 4. Auditoretza, efizientzia, entitatearen izena.

c) Entitateak 2023ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, entitateak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak deskribatuko dira. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Efizientzia energetikoa.

2. Energia berriztagarriak.

3. Mugikortasun jasangarria eta partekatua.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, efizientzia, entitatearen izena.

d) Jarduketaren aurreproiektua, non alderdi hauek zehaztuko baitira nahitaez:

–Auditoretzan deskribatutako proposamenetatik hautatu den alternatiba.

–Energia aurreztearen justifikazioa, III. eranskinean deskribatutako metodologiari jarraikiz.

–Jarduketen aurrekontu xehatua, ongi bereiziz unitate prezioa kontzeptuka, bai eta proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzarena ere.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, entitatearen izena.

e) Energia elektrikoaren horniduraren (edo horniduren) azken faktura, jarduketa egin behar den argi-instalazioari dagokiona, hain zuzen. Kontratatutako potentzia berriarekin energiaren horniduran zenbat aurreztuko den kalkulatzeko eskatzen da faktura hori –ikus 6. ataleko a) letrako betebehar berariazkoa–.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.1. Horniduraren azken faktura, efizientzia, entitatearen izena.

f) Entitate eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa % 100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia % 100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria % 100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela % 100ean.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, entitatearen izena.

g) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 4.2.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.3. Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, entitatearen izena.

h) Dagoen instalazioaren ezaugarriak, aukeraturiko alternatibaren justifikazioa.

Eremu hauek agertuko dira:

MZ zenbakia

Unitateak

Gaur egungo luminaria mota

Jarriko den luminaria mota

Gaur egungo lanpararen potentzia

Lanpara berriaren potentzia

Guztizko potentzia, orain

Guztizko potentzia berria

HPKU kodea

Instalazioen monitorizazioaren deskribapena.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, entitatearen izena.

i) Energia aurrezpenaren justifikazioa. III. eranskinean jasotakoaren arabera.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, entitatearen izena.

j) Luminaria berrien ezaugarrien laburpena, toki entitatearen izena.

Luminaria berrien ezaugarriak:

–Lanpara mota.

–Kolore mota.

–Goi hemisferioko fluxu instalatua.

–Erregulazio sistema.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria, entitatearen izena

1

Jarduketen plangintza, efizientzia, entitatearen izena

2

Jarduketaren aurreproiektua, efizientzia, entitatearen izena

3.1

Horniduraren azken faktura, efizientzia, entitatearen izena

3.2

Iturri berriztagarrien hornidura, efizientzia, entitatearen izena

3.3

Berdintasunarekiko konpromisoa, efizientzia, entitatearen izena

4

Auditoretza, efizientzia, entitatearen izena

Deialdiaren 5.5 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

a) Ratio energetiko-ekonomikoaren balorazioa: 70 puntura bitarte.

Hona ratio energetiko-ekonomikoa zer den: proposatutako berritzearekin kWh/urtean lortutako aurrezte teorikoaren eta eurotan egindako inbertsioaren arteko zatidura (BEZa barne).

70 puntu emanen dira baldin eta ratio energetiko-ekonomikoa 1,5etik gorakoa bada, eta 0 puntu baldin eta ratioa zero bada. Gainerako kasuetan, bi balio horien arteko erregresio lineala kontuan hartuz aterako da puntuazioa.

b) Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarriko elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea deialdiko laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

c) Partaidetza bidezko finantzaketa (partaidetza kontuak): 20 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, deialdiaren 7. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, 1. ataleko 2. puntuan aipatutako erregelamenduetan eta indarrean dagoen legedian eskatutakoa zehaztuta (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren HE3 atala).

Proiektu horretan, berritzearen argazkiak ere erantsiko dira, baita inplementatutako materialaren fitxa teknikoak ere.

b) Behe tentsioko instalazioaren ziurtagiriaren kopia, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan xedatutakoarekin bat.

c) Kontrolerako erakunde baimendu baten ikuskapenaren ziurtagiriaren kopia, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren esparruan, baldin eta aplikatu beharreko araudiak eskatzen badu.

d) Finantzaketan duen partaidetzaren frogagiria, inbertsioko partaidetza kontuen bidez.

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 8. oinarrian zehaztutakoaz gainera, betebehar hauek ere bete behar dituzte:

a) Ordaintzeko ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean, onuradunak argiteria instalazioaren hornidura kontratu berriaren kopia aurkeztuko du, jarduketaren memorian zehaztutako potentzia kontratatuari dagokiona.

b) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu beharko da, berritzearen aurreko instalazioa eta ondokoa konparatzeko. Txosten horretan, energiaren kontsumoak eta instalazioaren gastuak zehaztuko dira (prebentziorako eta zuzentzeko mantentze-lanak, konponketak, etab.).

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 9.1 oinarrian adierazitako moduan.

2. NEURRIA

Inbertsioak energia berriztagarrien instalazioetan

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1.1. Energia berriztagarriko instalazioetan egindako inbertsioak (sorgailuak, energia biltzeko sistemak, kontrol-sistemak, etab.), hala erabilera termikorako, nola elektrikorako, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Energia-iturri berriztagarri bat erabiltzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko apirilaren 23ko 2009/28/EB Zuzentarauaren arabera).

b) Elektrizitatea sortzeko instalazioak baldin badira, honelakoak behar dute izan:

–Isolatuak edo sarera konektatu gabeak.

–Autokontsumorako bideratuak, 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

–Autokontsumo partekaturako instalazioak.

c) Lokal publiko bat hornitzen badute, dibulgazio panel bat izan beharko da, gutxienez informazio hau dakarrena:

–Elektrizitatea sortzeko instalatutako potentzia (kW).

–Eguneko produkzio metatua (kWh).

–Produkzio metatua, martxan jarri zenetik (kWh).

–Martxan jarri zenetik, zenbateko emisioa ekidin den guztira (kg CO2).

Instalatutako elementuak zein diren, laguntza onesteko ebazpenean aditzera emanen da dibulgazio panelaren ordez panel finko bat jar litekeela, parametro hauei buruz kalkulatutako balioak aipatuko dituena:

–Elektrizitatea sortzeko instalatutako potentzia (kW).

–Aurreikusten den eguneko produkzioa (kWh).

–Aurreikusten den urteko produkzioa (kWh).

–Ekidinen diren emisioen aurreikuspena (kg CO2).

d) Instalatutako elementuen ezaugarriak direla kausa teknikoki posible ez bada dibulgazio panel bat jartzea neurtu beharreko parametroak unean-unean erakutsiko dituena, panel finko bat jarriko da, eta han, gutxienez ere, parametro hauen balioak adieraziko dira:

–Elektrizitatea sortzeko instalatutako potentzia (kW).

–Aurreikusten den eguneko produkzioa (kWh).

–Aurreikusten den urteko produkzioa (kWh).

–Ekidinen diren emisioen aurreikuspena (kg CO2).

1.2. Gastu diruz lagungarriek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Inbertsio diruz lagungarriaren kostu osoa ezin da 1.500 eurotik beherakoa izan (BEZa aparte). Zenbateko horretan, hauek sartzen dira:

Obra-proiektuaren kostua eta obra-zuzendaritzaren kostua, halakorik beharrezkoa bada. Bi kostu horien batura ezin da instalazioaren kostu osoaren % 10etik gorakoa izan. Ekimenean komunitate energetiko bat sartzen bada, kostu hori handiagoa izan liteke, baina, betiere, instalazioaren kostu osoaren % 15 gainditu gabe.

–Panelaren kostua, halakorik behar bada, ez da inola izanen instalazioaren kostu osoaren % 10etik gorakoa.

–Onuradunak egindako instalazioen kasuan, langile berekien gastuak ez dira izanen instalazioaren kostu osoaren % 20 baino handiagoak.

Alde batetik, proiektuari lotutako inbertsio gordin bat egonen da, non sartuko baitira instalazioen exekuzio osoa egiteko behar diren inbertsio guztiak eta beste gastu batzuk, eta bestetik, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa, instalazioarekin zuzeneko harremana duena, hau da, inbertsio osotik energia berriztagarriko instalazioa ezartzera edo garatzera bideratzen den zatia.

b) Klimatizazio sareetako inbertsioetan, biomasa edo eguzki energia termikoa erabiltzen duten eraikinetako kanpoko sareak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

c) Bero-ponpak erabiltzen dituzten instalazioen inbertsioen kasuan, hornitutako energia berriztagarriaren eta ponpak emandako energia termiko erabilgarriaren arteko erlazioari dagokion inbertsioa baizik ez da izanen diruz lagungarria, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/28/EE Zuzentarauari jarraituz, zeinak jarraibideak ezarri baitzituen Batasuneko kide diren estatuek iturri berriztagarrietatik sortzen den energia kalkulatzeko. Ponpa martxan jartzeko lehen mailako energia guztia iturri berriztagarrietatik sortua bada, inbertsio guztia izanen da diruz lagungarria.

1.3. Ez dira diruz lagunduko energia berriztagarriko instalazioak (elektrikoak edo termikoak) baldin eta nahitaezkoak badira Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera. Hauek dira salbuespenak:

–Elektrizitatea sortzeko instalazio bat bada, parte bat besterik ez da diruz lagunduko: aipatu araudian eskatutakotik gora instalatutako potentziari dagokion zati proportzionala.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Organo kudeatzaileak diruz lagungarritzat jotzen duen gastuaren % 30ekoa izanen da laguntza, salbu eta biomasako instalazioetan, haietan % 20koa izanen baita. 2. neurri honetako jarduketetarako, onuradun bakoitzak 10.000 euro jaso ditzake gehienez.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 5. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 0. Eskaera-orria, efizientzia, entitatearen izena.

b) Entitateak 2022ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Dokumentu horretan, entitateak eredu energetikoa aldatzeko urtean egin beharreko jarduketak deskribatuko dira. Gutxienez, arlo hauek jasoko dira:

1. Efizientzia energetikoa.

2. Energia berriztagarriak.

3. Mugikortasun jasangarria eta partekatua.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

c) Jarduketaren aurreproiektua, aurreikusita dagoen jarduketa xehe azaltzen duena:

–Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

–Elektrizitatea sortzeko elementuen eta sistemen deskribapena.

–Elektrizitatea biltegiratzeko elementuen eta sistemen deskribapena.

–Kontroleko sistemen eta metodologiaren deskribapena.

–Dibulgazio panelaren ezaugarrien deskribapena, halako bat jartzea beharrezkoa den kasuetan.

–Prozesuaren kronograma.

–Inbertsioen aurrekontua, kontzeptutan xehatua, berariaz aipaturik bai dibulgazio panela, bai obra-proiektua eta obra-zuzendaritza, halakorik baldin badago.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

d) Entitate eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa % 100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia % 100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria % 100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela % 100ean.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, efizientzia.

3.1. Iturri berriztagarrien hornidura, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

e) Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera nahitaezkoak diren instalazioetan, instalazioa dagoen udal edo kontzejuko idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, inguruabar hori ziurtatzen duena.

Beharrezkoa bada, erantsitako dokumentazioan, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

f) Sorgailuen fitxa teknikoa.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

g) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 4.2.b) oinarrian adierazitako laguntza gehigarria justifikatzeko), horri dagokionez eskatzen diren betebeharrak betez gero.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, energia berriztagarriak.

3.2. Berdintasunarekiko konpromisoa, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

h) Urteko energia-produkzioaren justifikazioa.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 2. Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, entitatearen izena.

i) Energia berriztagarriak noraino ezarrita dauden gaur egun:

Energia berriztagarrietako instalazioen kopurua gaur egun, autokontsumo partekatua eta elkarte energetikoetako integrazioa.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 0. Eskaera-orria, efizientzia, entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria, entitatearen izena.

1

Jarduketen plangintza, energia berriztagarriak, entitatearen izena

2

Jarduketaren aurreproiektua, energia berriztagarriak, entitatearen izena

3.1

Iturri berriztagarrien hornidura, energia berriztagarriak, entitatearen izena

3.2

Berdintasunarekiko konpromisoa, energia berriztagarriak, entitatearen izena

Deialdiaren 5.5 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

1. Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1.1. Inplementatutako teknologia: 40 puntu gehienez.

a) Elektrizitatea sortzeko instalazio bakartua edo sare elektrikora konektatu gabea bada: 40 puntu.

b) Instalazioa autokontsumo elektrikorako baldin bada 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz: 30 puntu.

c) Mikrosare elektriko bat instalatzen bada: 20 puntu.

Honako hau hartzen da mikrosaretzat: kargez, sorkuntza banatuko bi edo hiru elementuz, biltegiratzeko elementuez eta kontroleko eta kudeaketako elementu eta sistemez osatutako multzoa; osagai horiek guztiak konexio-puntu beraren bidez daude lotuak sare elektrikoari, eta energia kudeatzeko estrategia bat dute atxikirik. Mikrosare hauek sorkuntza berriztagarriko iturrien bidez elikatu behar dira.

d) Autokontsumo elektriko partekaturako instalazioak badira: 10 puntu.

e) Instalazioaren erregaia (erregai modura biomasa erabiltzen duten erabilera termikoko instalazioetan bakarrik), 40 puntu gehienez:

–Instalazioa prestatua baldin badago egurrarekin funtzionatzeko: 40 puntu.

–Instalazioa prestatua baldin badago egurrarekin eta/edo ezpalekin funtzionatzeko: 30 puntu.

–Instalazioa prestatua baldin badago aldi berean egurrarekin, ezpalekin edo pelletekin funtzionatzeko: 25 puntu.

–Beste kasu batzuetan: 10 puntu.

f) Aerotermia, geotermia, hidrotermia, 40 puntu gehienez:

–Bero-ponpari eragiteko energia primarioa oso-osorik iturri berriztagarrietatik eta autoekoitzietatik baldin badator: 30 puntu.

–Bero-ponpari eragiteko energia primarioa jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik eta “elektrizitate berdetik” baldin badator: 20 puntu.

–Geotermiako edo hidrotermiako instalazio bat baldin bada: 5 puntu.

–Gainerako kasuetan: 5 puntu.

1.2. Biltegiratze energetikoa: 10 puntu gehienez.

a) Instalazioak energia potentzial hidrikoa biltzeko sistema baldin badu: 10 puntu.

b) Diruz lagundutako instalazioak energia elektrikoa biltegiratzeko sistema baldin badu: 5 puntu.

1.3. Energia berriztagarriak noraino ezarri diren: 20 puntu gehienez.

a) Dirulaguntzaren xedeko instalazioa energia berriztagarriekin entitateak jartzen duen lehenbizikoa bada: 20 puntu.

b) Entitateak, ordurako, energia berriztagarrien instalazio bat, bi edo hiru baldin baditu: 10 puntu.

c) Entitateak, ordurako, energia berriztagarrien 3 instalazio baino gehiago baldin baditu: 0 puntu.

d) Entitateak RANen erregistratutako autokontsumo partekatu bat badu: 10 puntu.

e) Entitatea kide gisa sarturik badago eskaera egiten den egunean legez ezarrita dagoen komunitate energetiko batean edo kooperatiba energetiko batean: 10 puntu.

1.4. Ingurumen jasangarritasuna: Entitateak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat baldin badu laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

1.5. Partaidetza bidezko finantzaketa (partaidetza kontuak): 10 puntu.

1.6. Inbertsioaren ratioa: 5 puntu gehienez.

Inbertsioaren ratioa da inbertsio diruz lagungarriaren (eurotan, BEZa barne) eta instalatutako potentziaren (kwp-tan neurtua) arteko zatidura.

Instalazio fotovoltaikoen kasuan, 5 puntu emanen dira baldin eta inbertsioaren ratioa 800 euro/kwp-tik beherakoa bada; eta 0 puntu baldin eta ratio hori 1.500 euro/kwp-tik gorakoa bada. Ateratzen den ratioa bi balore horien artean badago, behar den erregresio lineala eginen da.

Gainerako instalazioek 0 puntu lortuko dituzte.

1.7. Hibridazioa: 5 puntu gehienez.

Hibridaturik dauden bi instalazio aurkezten badira, hots, 2. neurriko baldintzak betetzen dituzten eta leku berean instalaturik dauden bi instalazio aurkezten badira: 5 puntu.

2. Puntuazioetan berdinketarik izanez gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, laguntzaren eskaera zer egun eta ordutan egin zen izanen da irizpidea.

5.–Inbertsioak justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 7. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio berariazko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

1. Memoria edo proiektua –kasua zein den–, egindako jarduketa deskribatzen duena, instalazioaren eta haren elementuen argazkiak eta dagozkien fitxa teknikoak erantsita.

2. Araudia betetzen dela egiaztatzen duen dokumentazioa:

a) Elektrizitatea sortzen duten instalazioen kasuan:

–Instalazioa bakartua izan edo autokontsumorako izan, bi kasuetan, instalazioaren erregistro zenbakia aurkeztuko da, martxoaren 5eko 60/2015 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz tramitatua (60/2015 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena, segurtasun baldintzak betetzen dituztela frogatzeko).

–Indarra duen araudiak autokontsumorako instalazioak erregistratzeko eskatzen duen dokumentazioa (apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretua).

b) Sorkuntza termikoko instalazioen kasuan, instalazioaren ziurtagiriaren kopia, halakorik behar badu.

6.–Berariazko betebeharrak.

Onuradunek, 8. oinarriko betebeharrak betetzeaz gainera, dirulaguntza jaso eta hurrengo bi urteetan, ekainaren 30a baino lehen, emaitzei buruzko txostena edo memoria aurkeztu beharko dute, eta, bertan 1.1. ataleko c) eta d) letretan zehaztutako bistaratze-panelean erregistratutako datuak azalduko dira.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 9.1 oinarrian adierazitako moduan.

3. NEURRIA

Mugikortasun jasangarria eta partekatua

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Neurri honen barrenean, jarduketa hauek sartzen dira:

1.1. Kategoria hauetako ibilgailuak erostea:

a) M eta N kategoriako ibilgailuak:

–M1 kategoria: motordun turismoak edo ibilgailuak, bereziki pertsonak eta haien bagajea garraiatzeko sortuak eta fabrikatuak, baldin eta, gidariaren eserlekuaz gain, beste zortzi badituzte gehienez.

–N 1 kategoria: motordun furgonetak edo kamioi arinak, bereziki salgaiak garraiatzeko sortuak eta fabrikatuak, baldin eta haien gehieneko masa ez bada 3,5 tonatik gorakoa.

b) L kategoriako ibilgailuak:

–L1e kategoria: ziklomotorrak edo bi gurpileko ibilgailuak, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-tik gorakoa ez dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–L2e kategoria: trizikloak edo hiru gurpileko ibilgailuak, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-tik gorakoa ez dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–L3e, L4e eta L5e kategoriak: bi gurpileko ibilgailuak, edo ibilgailuaren luzetarako erdiko ardatzarekiko simetrikoak edo asimetrikoak diren hiru gurpilekoak, diseinuko abiadura 45 km/h-tik gorakoa dutenak.

–L6e kategoria: lau gurpileko ibilgailu arinak, hutsik egonik 350 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak, baterien masa kanpo, fabrikazioko gehieneko abiadura 45 km/h-koa edo hortik beherakoa dutenak eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 4 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

–Lau gurpileko ibilgailu astunak (L7e): lau gurpileko ibilgailuak, hutsik egonik 400 kg-ko edo hortik beherako masa dutenak (550 kg-koa salgaiak garraiatzeko ibilgailuen kasuan), baterien masa kanpo, eta gehieneko etengabeko potentzia izendatua 15 kW-ekoa edo hortik beherakoa dutenak.

c) Motor elektrikodun bizikletak.

1.2. Ibilgailu elektrikoak 2., 3. edo 4. moduan kargatzeko azpiegitura bakarra instalatzea (Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren ITC BT 52aren arabera zehaztutako estandarren arabera).

1.3. Ohiko bizikletak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegitura bakarra instalatzea.

2. Gastu diruz lagungarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Garraiobideak:

a) Berriak izatea.

b) M eta N kategorietako ibilgailuek honako hauek bete behar dituzte:

i) Elektriko hutsak izatea eta Espainian matrikulatuak.

ii) Kargatze sistema bati lotuak izatea (aurrez baden sistema bati edo deialdi honen bidez diruz lagundutako bati).

iii) Ibilgailuaren alboetan honakoa izatea errotulaturik (A3 neurrian gutxienez):

–Entitatearen logotipoa.

–Nafarroako Gobernuaren Iogotipoa, ele bitan.

–“Soy 100 % Eléctrico” edo “100 % elektrikoa naiz”.

c) L kategoriako ibilgailuek70 km-ko autonomia izan behar dute gutxienez.

d) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletek UNE-EN 15194:2009 Arauko aginduak bete behar dituzte.

e) Ohiko bizikletak entitate onuradunetako langileek lanean erabiltzeko izan beharko dira.

2.2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioek (ekipoak, linea eta instalazio elektrikoak berritzea, obra zibila eta proiektua eta obra zuzendaritza) abenduaren 12ko 1053/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar dute (ITC-BT-52 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen errege dekretua).

2.3. Ohiko bizikletak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegituretako instalazioak berriak izanen dira, eta Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak egindako Bizikleten aparkalekuetarako eskuliburuan ezarritakoa beteko dute.

2.–Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzak honenbestekoak izanen dira:

1. Garraiobideak: kostu hautagarriaren % 30, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

a) M eta N kategoriako ibilgailuak: 32.000 euro.

b) L kategoriako ibilgailuak:

–L1e eta L2e kategoriak: 5.000 euro.

–L3e, L4 eta L5e kategoriak: 10.000 euro.

–L6e eta L7e kategoriak: 15.000 euro.

c) Karga bizikletak, azken miliako garraioarekin lotutakoak: 2.500 euro.

d) Pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikletak: 1.500 euro.

e) Ohiko bizikletak, lanean erabiltzekoak: 600 euro.

2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren instalazioa: kostu hautagarriaren % 30, baina zenbateko hauek gainditu gabe:

a) 2. karga-modua: 1.000 euro.

b) 3. karga-modua: 3.000 euro.

c) 4. karga-modua: 5.000 euro.

3. Ohiko bizikletak eta/edo bizikleta elektrikoak aparkatzeko eta/edo kargatzeko azpiegitura bat instalatzea: kostuaren % 30, eta 5.000 euroko laguntza gehienez.

3. neurri honetarako laguntzak, gehienez, 10.000 eurokoak izanen dira onuradun bakoitzeko.

3.–Laguntza eskatzeko dokumentazioa.

Laguntza hau eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da 5. oinarrian esandako epean eta moduan:

a) Eskaera-orria, non instalazioaren alderdi garrantzitsuenak azalduko diren.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 0. Eskaera-orria, efizientzia, entitatearen izena.

b) Entitateak 2022ra arte eginen dituen jarduketen plangintza. Plangintza gisako dokumentu horretan, entitatearen konpromisoa jasoko da, eta, horrez gainera, eredu energetikoa aldatzeko urtez urte eginen diren jarduketak deskribatuko dira. Lerro hauek jasoko dira gutxienez:

1. Efizientzia energetikoa.

2. Energia berriztagarriak.

3. Mugikortasun jasangarria eta partekatua.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 1. Jarduketen plangintza, mugikortasuna, entitatearen izena.

c) Eskatzaileak kargatzeko azpiegitura bat baldin badu deialdia egin baino lehenagotik, hori frogatu beharko du behar den dokumentazioa aurkeztuz.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, mugikortasuna.

3.1. Kargatzeko dagoen azpiegitura, mugikortasuna, entitatearen izena.

d) Garraiobide bat erosiz gero, haren fitxa teknikoa aurkeztu behar da, eta, hartan, honako hauek adierazi: ibilgailu elektriko bat dela, prezioa, errotulazioa barne, ibilgailuaren autonomia eta, pedalei eragiteko motor elektriko baten laguntza duten bizikleten kasuan, UNE_EN 15194:2009 Araua betetzen duela. Erositako ohiko bizikletaren fitxa teknikoa.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin:

2.1. Garraiobidearen fitxa teknikoa, mugikortasuna, entitatearen izena.

e) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura elektrikoa instalatzeko eskaeretan, haren ezarpenaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko da, non eskatutako baldintzak justifikatuko baitira. Memoriak atal hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1. Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

2. Proposatutako elementuen eta sistemen deskribapena.

3. Proposatutako elementuen eta sistemen fitxa teknikoa.

4. Kontroleko sistemen eta metodologiaren deskribapena.

5. Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuaren instalazioaren deskribapena.

6. Gauzatzeko kronograma.

7. Inbertsioen aurrekontua, osagai nagusien eta beharrezkoak diren instalazio lagungarrien aurrekontuak bereizita.

8. Azpiegituraren kokapen zehatza (helbidea eta UTM koordenatuak adierazita).

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin:

2.2. Kargatzeko puntuaren datuak, mugikortasuna, entitatearen izena.

f) Ohiko bizikletak aparkatzeko azpiegituren instalazioari dagozkion eskaeretan, instalazio horien ezarpenaren gaineko memoria bat aurkeztu beharko da, eta atal hauek jaso beharko ditu gutxienez:

1. Egungo egoera eta lortu nahi den egoera.

2. Proposatutako elementuen eta sistemen deskribapena.

3. Sistemen deskribapena.

4. Gauzatzeko kronograma.

5. Inbertsioen aurrekontua, osagai nagusien eta beharrezkoak diren instalazio lagungarrien aurrekontuak bereizita.

6. Azpiegituraren kokapen zehatza (helbidea eta UTM koordenatuak adierazita).

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin:

2.3. Ohiko aparkalekuaren datuak, entitatearen izena.

j) Entitate eskatzaileak jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen hornidura-kontratu bat badu, kontratu hori erantsi beharko du.

Entitate eskatzaileak frogatu beharko du kontsumitutako energia elektrikoa % 100ean berriztagarria dela. Horretarako, agiri hauetako bat aurkeztu beharko du:

–Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak emandako ziurtagiria, kontratatu den entitate merkaturatzaileak merkaturatzen duen energia % 100ean berriztagarria dela frogatzen duena, ITC/1522/2007 Agindua aldatzen duen maiatzaren 20ko IET/931/2015 Aginduari jarraikiz.

–Entitatearentzat merkaturatutako energiaren jatorria % 100ean berriztagarria dela adierazten duen faktura.

–Entitateak eta merkaturatze enpresak sinatutako argindarraren hornidura kontratua, non egiaztatu beharko baita banatzen den energiak jatorri berriztagarria duela % 100ean.

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, mugikortasuna.

3.2. Iturri berriztagarrien hornidura, mugikortasuna, entitatearen izena.

k) Entitateak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hartutako konpromisoa frogatzen duen dokumentazioa (deialdiaren 4.2.b) oinarrian adierazitako laguntza osagarria justifikatzeko).

Erantsitako dokumentazioan sartua, izen honekin: 3. Askotariko dokumentazioa, mugikortasuna.

3.3. Berdintasunarekiko konpromisoa, mugikortasuna, entitatearen izena.

Dokumentuen laburpena:

ZENBAKIA

IZENA

0

Eskaera-orria, entitatearen izena.

1

Jarduketen plangintza, mugikortasuna, entitatearen izena

2.1

Garraiobidearen fitxa teknikoa, mugikortasuna, entitatearen izena

2.2

Kargatzeko puntuaren datuak, mugikortasuna, entitatearen izena

2.3

Ohiko aparkalekuaren datuak, entitatearen izena

3.1

Kargatzeko dagoen azpiegitura, mugikortasuna, entitatearen izena

3.2

Iturri berriztagarrien hornidura, mugikortasuna, entitatearen izena

3.3

Berdintasunarekiko konpromisoa, mugikortasuna, entitatearen izena

Deialdiaren 5.5 oinarrian esan bezala, eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea ez da inola ere zuzentzen ahalko.

4.–Eskaerak baloratzeko irizpideak.

Hona hemen honelako laguntzak emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:

1. Noraino sustatu den entitatean mugikortasun jasangarria: laguntza eskatzen bada ohiko bizikletak kargatzeko edo aparkatzeko azpiegitura bat instalatzeko edo ibilgailu bat eskuratzeko: 30 puntu.

2. Inplementatutako tipologia, 10 puntu bitarte:

a) Ibilgailua kargatu behar ez bada: 10 puntu.

b) Inplementatutako teknologia 4. karga-modukoa bada: 8 puntu.

c) Inplementatutako teknologia 3. karga-modukoa bada: 5 puntu.

d) Inplementatutako teknologia 2. karga-modukoa bada: 3 puntu.

3. Kargatzeko azpiegituraren instalazioa egiten bada bide publiko batean kokatutako aparkaleku publiko iraunkorretan: 15 puntu.

4. Ingurumen jasangarritasuna: jatorriaren bermea duten iturri berriztagarrietatik datorren elektrizitatearen edo “elektrizitate berdearen” hornidura-kontratu bat izatea laguntza eskatzeko epea bukatzen den egunean: 10 puntu.

5. Kargatzeko azpiegituraren instalazioa monitorizatuta badago edo teleneurketa badu: 15 puntu.

6. Partaidetza bidezko finantzaketa (partaidetza kontuak): 20 puntu gehienez.

Eskatzaileei emandako puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, irizpideetako bakoitzean lortutako puntuazioa kontuan hartuz erabakiko da, irizpideak azaldu diren hurrenkera berari jarraituz, hain zuzen. Hala eginda ere berdinketak bere horretan jarraituz gero, laguntzaren eskaera zer egunetan eta zer ordutan egin den, horrexen arabera ordenatuko dira.

5.–Inbertsioa justifikatzeko dokumentazio berariazkoa.

Onuradunek, 7. oinarrian deskribatutakoaz gainera, honako dokumentazio berariazko hau aurkeztu beharko dute egindako inbertsioak justifikatzeko:

a) Ibilgailuaren, instalazioaren eta hura osatzen duten elementuen argazkiak.

b) Instalazioaren erregistro zenbakia, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 5eko 60/2015 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat tramitatua (2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).

6.–Berariazko betebeharrak.

Neurri honen onuradunek, 8. oinarrian zehaztutako betebeharrez gainera, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehenago, memoria-txosten bat aurkeztu behar dute honako hauen berri emateko: kargatzeko azpiegituran erregistratutako datuak, egindako karga kopurua eta karga bakoitzean hornitutako energia.

b) Onuradunak ibilgailu elektrikoak kargatzeko edo ohiko bizikletak aparkatzeko azpiegitura bat instalatu badu, horren zabalkundea egin beharko du entitatearekin lotutako pertsonen artean, haren erabilera sustatzeko.

c) Onuradunak ibilgailu bat erosi badu, hura entitateko langileen eskura jarri beharko du, ohikotasunez erabiltzeko eta haren sustapena egiteko.

Aipatu dokumentuak telematika bidez aurkeztuko dira, deialdiaren 9.1 oinarrian adierazitako moduan.

III. ERANSKINA

Aurrezki energetikoa kalkulatzea

Hauxe da aurrezki energetikoa kalkulatzeko erabiliko den metodologia:

1. Lehenik eta behin, aurreko bi urteetako fakturazio datuak laburbilduko dira, eta urte bakoitzean kontsumitutako kWh kopuruari gehituko zaizkio; aurretiazko auditorian eraikineko argiteria sistemek kontsumitutako kWh kopurua bereizi beharko da.

1. urteko kWh kopurua:

2. urteko kWh kopurua:

Batez besteko kontsumoa = (1. urteko kWh kopurua + 2. urteko kWh kopurua) / 2 [1]

2. Obraren ondorioz instalatutako potentzia kalkulatuko da, honela:

–P guztira: 1. luminariaren P × luminaria kopurua + 2. luminariaren P × luminaria kopurua + ... + n luminariaren P × luminaria kopurua [2]

3. Instalazioa zenbat orduz dagoen potentzia osoan eta zenbat orduz erregulazioa aplikatuta (halakorik aplikatzen bada):

–Zenbat orduz dagoen potentzia osoan: [3]

–Zenbat orduz dagoen erregulazioa aplikatuta: [4]

Urteko guztirako orduen kopurua ez da 4.300dik gorakoa izanen.

4. Erregulazio-ekipoarekin lortutako potentzia-murrizketa adieraziko da.

–Erregulazio sistemarekin hasierako potentzian lortu den murrizketa (%) [5]

5. Datu horiekin aurrezkia kalkulatuko da, formula hau aplikatuz:

–[1] - (([2] × [3]) + ([2] × [4] × [5]))

IV. ERANSKINA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak

1. Berdintasun plan bat izatea edo berdintasunerako neurrien konpromiso idatzi bat izatea.

2. Genero berdintasuneko bikaintasunaren marka.

3. Etengabeko prestakuntzarako planean berdintasunerako ekintzak izatea.

4. Hizkera idatzia eta ikusizkoa sexista ez izateko jarraibide idatziak.

5. Sexuaren arabera informazio bereizia sortzeko jarraibide idatziak.

6. Entitateak duen kalitatea egiaztatzeko sisteman berdintasuna gehitzea, kalitateko faktorea den aldetik.

7. Erantzunkidetasun neurriak txertatzea.

8. Aurrekontuaren urteko portzentaje bat izatea barneko berdintasuna lortzeko.

9. Erakundean emakumeak eta gizonak horizontalki (arloka) zein bertikalki (erabakiak hartzeko lanpostuak) modu orekatuan-edo agertzea.

10. Emakumeen presentziak kontratazioan duen bilakaera.

11. Berdintasunean adituak diren langileak izatea, berdintasuna lan prozesu guztien kudeaketan sartzen dela bermatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2107295