129. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

38/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak proposatu du plantilla organikoan sartzea gaur egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Horretarako, lehenbizi, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Era berean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzeko, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, horren bidez arauak ezarri baitziren Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko.

Lehenengoa.–Lanpostu huts hauek sortzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72084 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72085 zenbakia duena.

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72086 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–LZBko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72087 zenbakia duena.

–LZAko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tafallako LZAn duena, eta plantilla organikoan 72088 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Agoizko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72089 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Elizondoko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72090 zenbakia.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72091, 72092 eta 72093 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72094 eta 72095 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, destinoa Elkanon dutenak, eta plantilla organikoan 72096, 72097, 72098 eta 72099 zenbakiak.

–Zeladoreak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72100 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72101 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 72102 zenbakia.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cintruénigoko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72103 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Tutera Ekialdeko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72104 zenbakia.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72105 eta 72106 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72107 zenbakia duena.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cascanteko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72108 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72109 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Analisi Klinikoetako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72110 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Lodosako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72111 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72112 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72113 zenbakia duena.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla organikoko lanpostu hauek sortzen dira.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72114 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72115 zenbakia duena.

–Osasun kudeaketako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72116 eta 72117 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72118 zenbakia duena.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72119 zenbakia duena.

–Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza:

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72120 zenbakia duena.

–Ospitaleko Farmaziako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuteran duena, eta plantilla organikoan 72121 zenbakia.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72122 zenbakia duena.

–Administrariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72123, 72124, 72125 eta 72126 zenbakiak dituztenak.

–Farmaziako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72127 eta 72128 zenbakiak dituztenak.

Profesionalen Zuzendaritza:

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72129 eta 72130 zenbakiak dituztenak.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72131 zenbakia duena.

–Ingeniari biomedikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72132 zenbakia duena.

–Ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72133 zenbakia duena.

–Administrariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72134 eta 72135 zenbakiak dituztenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Berriozarko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72136 zenbakia.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Buztintxuriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72137 zenbakia.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Elizonodko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72138 zenbakia.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72139 zenbakia.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Zizur-Etxabakoizko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72140 zenbakia.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa II. Zabalguneko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72141 zenbakia.

–OOLTko medikuak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurengo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72142 zenbakia.

–LZAko medikuak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, destinoa Tafallako LZAn dutenak, eta plantilla organikoan 72143 eta 72144 zenbakiak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Buztintxuriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72145 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Orkoiengo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72146 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Burlatako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72147 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Zizur-Etxabakoizko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72148 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa II. Zabalguneko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72149 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Mendillorriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72150 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Noaingo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72151 zenbakia.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, destinoa Sarrigurengo OOLTan dutenak, eta plantilla organikoan 72152 eta 72153 zenbakiak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72154 zenbakia duena.

–Erizainak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, destinoa Tafallako LZAn dutenak, eta plantilla organikoan 72155, 72156 eta 72157 zenbakiak.

–Gizarte-langileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Txantreako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72158 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Buztintxuriko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72159 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Alde Zaharreko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72160 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72161 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Anatomia Patologikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72162 zenbakia duena.

–Anestesia eta Konorteratzeko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72163 zenbakia duena.

–Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72164, 72165 eta 72166 zenbakiak dituztenak.

–Kardiologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72167 eta 72168 zenbakiak dituztenak.

–Ahoko eta Aurpegi eta Masailezurreko Kirurgiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72169 eta 72170 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Pediatrikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72171 zenbakia duena.

–Dermatologia Mediko-kirurgikoa eta Benereologiako BFEak/albokoak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72172, 72173, 72174 eta 72175 zenbakiak dituztenak.

–Endokrinologia eta Nutrizioko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat: funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72176 zenbakia duena.

–Genetikako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72177 eta 72178 zenbakiak dituztenak.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72179 zenbakia duena.

–Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72180 eta 72181 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Intentsiboko BFEak/albokoak lanpostu huts bat: funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72182 zenbakia duena.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72183, 72184, 72185, 72186, 72187, 72188 eta 72189 zenbakiak dituztenak.

–Mikrobiologia eta Parasitologiako BEFak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72190 zenbakia duena.

–Neumologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72191 zenbakia duena.

–Neurologiako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72192 eta 72193 zenbakiak dituztenak.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72194, 72195 eta 72196 zenbakiak dituztenak.

–Oftalmologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72197 zenbakia duena.

–Onkologia Medikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72198 zenbakia duena.

–Onkologia Erradioterapikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72199 zenbakia duena.

–Otorrinolaringologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72200 zenbakia duena.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72201, 72202 eta 72203 zenbakiak dituztenak.

–Ospitaleko Erradiofisikako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72204 zenbakia duena.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72205 zenbakia duena.

–Erizainak: hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72206, 72207, 72208, 72209, 72210, 72211 72212, 72213, 72214, 72215, 72216, 72217, 72218, 72219, 72220, 72221 eta 72222 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 72223 zenbakia.

–Fisioterapeutak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, destinoa Elkanon dutenak, eta plantilla organikoan 72224, 72225, 72226, 72227, 72228, 72229 eta 72230 zenbakiak.

–Terapeuta okupazionalak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 72231 zenbakia.

–Administrariak: zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72232, 72233, 72234, 72235, 72236, 72237 eta 72238 zenbakiak dituztenak.

–Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72239 zenbakia duena.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72240 eta 72241 zenbakiak dituztenak.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72242 eta 72243 zenbakiak dituztenak.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72244, 72245, 72246, 72247 eta 72248 zenbakiak dituztenak.

–Zerbitzu orokorretako langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72249 eta 72250 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72251 72252, 72253, 72254, 72255, 72256, 72257 eta 7225 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Tafallan duena, eta plantilla organikoan 72259 zenbakia.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Elkanon duena, eta plantilla organikoan 72260 zenbakia.

Tuterako Osasun Barrutia:

–Alergologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72261 zenbakia duena.

–Digestio Aparatuko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72262 zenbakia duena.

–Endokrinologia eta Nutrizioko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat: funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72263 zenbakia duena.

–Medikuntza Intentsiboko BFEak/albokoak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72264, 72265, 72266, 72267, 72268 eta 72269 zenbakiak dituztenak.

–Barne Medikuntzako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72270, 72271 eta 72272 zenbakiak dituztenak.

–Neurofisiologia Klinikoko BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72273 zenbakia duena.

–Neurologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72274 zenbakia duena.

–Neumologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72275 zenbakia duena.

–Obstetrizia eta Ginekologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72276 zenbakia duena.

–Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako BFEak/albokoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72277, 72278 eta 72279 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo klinikoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72280 eta 72281 zenbakiak dituztenak.

–Lan Harremanetako diplomadunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72282 zenbakia duena.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Buñuelgo OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72283 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cascanteko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72284 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Cintruénigoko OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72285 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Corellako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72286 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Valtierra-Cadreitako OOLTan duena, eta plantilla organikoan 72287 zenbakia.

–Erizainak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72288, 72289, 72290 eta 72291 zenbakia dutenak.

–Erizaintza Obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72292 zenbakia duena.

–Fisioterapeutak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72293, 72294 eta 72295 zenbakiak dituztenak.

–Ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72296 zenbakia duena.

–Terapeuta okupazionalak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72297 zenbakia duena.

–Administrariak: lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72298, 72299, 72300 eta 72301 zenbakiak dituztenak.

–Anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialistak (APTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72302 zenbakia duena.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72303 zenbakia duena.

–Laborategiko teknikari espezialistak (LTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72304 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72305 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 72306, 72307 eta 72308 zenbakiak dituztenak.

–Farmaziako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 72309 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–Neumologiako BFEak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 72310 zenbakia duena.

–Erizainak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72311 eta 72312 zenbakiak dituztenak.

–Fisioterapeutak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72313 zenbakia duena.

–Ingeniari teknikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72314 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72315 zenbakia duena.

–Osasun dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTEak): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 72316 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

–Psikiatriako BFEak/albokoak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72317 eta 72318 zenbakiak dituztenak.

–Psikiatriako BEFak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Osasun Mentaleko IC-Buztintxuri Sektorean duena, eta plantilla organikoan 72319 zenbakia.

–Psikiatriako BEFak/albokoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa “Natividad Zubieta” Haur eta Gazteentzako Eguneko Ospitalean duena, eta plantilla organikoan 72320 zenbakia.

–Psikologo klinikoak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 72321, 72322 eta 72323 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo klinikoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Sarrigurengo Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 72324 zenbakia.

–Erizainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 72325 zenbakia duena.

–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialistak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72326 eta 72327 zenbakiak dituztenak.

–Gizarte-langileak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72328 eta 72329 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 72330, 72331 eta 72332 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurengo Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan duena, eta plantilla organikoan 72333 zenbakia.

Bi.–Aurreko atalaren bidez sortzen diren lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako I. kapituluko partiden kontura finantzatuko dira; hain zuzen, lanpostu horiek plantilla organikoan finkatzen diren unean berean plantillatik desagertuko diren egiturazko lanpostuak finantzatzen dituzten partida berberen kontura.

Hiru.–Lanpostu huts horiek, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2108227