121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03951 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren Konpentsazio Batzordea. Aroztegia jauregiko ingurua.

Helbidea: Berroa kalea 4, 117. bul., Taxoare 31192 Aranguren (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: bi zundaketa Aroztegian.

Eskatutako emaria: 3,907 l/s.

Tokia: Lekaroz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: turismo, hotel, kirol eta egoitza eremua hornitzea, Aroztegia jauregiko inguruan.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Harguneak bi zundaketa dira: lehenak 150 m-ko sakonera du; 145 m-ko sakoneran 10 ZP-ko ur-ponpa bat ezartzen da, zeinetatik 9,86 m³/h ateratzen baitira. Bigarrenak 140 m-ko sakonera du; 135 m-ko sakoneran 10 ZP-ko ur-ponpa bat ezartzen da, zeinetatik 8,95 m³/h ateratzen baitira.

Ur-biltegira eramatea 110 mm-ko diametroko dentsitate handiko polietilenozko (HDPE) hodi baten bidez egiten da. Hodia 480 m³-ko edukiera duen zundaketaren ur-ganberara iristen da, non dekantazioa gertatzen baita. Ganbera honen ondoren, ura tratatzen da, hauen bidez: iragazki bat, kaltzio-kentzaile bat eta kloroa eta pH-a kontrolatzen dituen gailu bat. Gero, ura ur-biltegiaren 750 m³-ko bi ganberetan sartzen da.

Instalazioetara zabaltzea 150 mm-ko diametroa duen burdinurtu bigunezko hodi bat erabiliz eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2021eko apirilaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2106748