121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2017-P-258

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko otsailaren 8an emandako ebazpenaren bidez, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, Irati ibaian ezkerraldetik isurtzen den Orradoia errekaren ezkerraldean dagoen iturbegi batetik (Abodi iturbegia), ibilguen polizia eremutik kanpo, lur azpiko 025 ur masan (Goi Arga-Goi Irati), Abodiko Iturbegia alderdian, Otsagabiko (Nafarroa) udal-mugarteko 8. poligonoko 2. lurzatian; ura Otsagabiko udal-mugarteko 17. poligonoko 15. lurzatiko Abodi eski-zentroa hornitzeko erabiliko da (100 lagun gehienez). Urtean gehieneko bolumena 360 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 0,025 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko otsailaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106799