121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-P-915

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko martxoaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, José Manuel Simón Razquini ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, putzu batetik (draina duena) ura hartzeko, Alhama ibaiaren arroan (90124), eskuinaldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, Las Planas alderdian, Cintruenigoko udal-mugarteko 4. poligonoko 1753. lurzatian (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 13.212 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,455 l/s-koa izanen da. Ura abereei emateko erabiliko da, Cintruenigoko (Nafarroa) udal-mugartean, 4. poligonoko 2341. eta 1753. urzatietan, hurrenez hurren, dauden zerri aziendako 1.000 bururi eta behi aziendako 600 bururi emateko. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko martxoaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106795