121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko maiatzaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi duela 2021eko aurrekontuko 1. aldaketa, diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatuko den kreditu-gehigarriaren bidezkoa, egoitza berriaren obrak finantzatzeko.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Izapide horretan ez bada alegaziorik egiten, hasierako onespena behin betikotzat joko da.

Erriberrin, 2021eko maiatzaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2107682