121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua

Villatuertako Udalak, 2021eko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki du hamabost eguneko epea irekitzea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskubidea izan uste dutenek laborantzako herri-lurzatien herritarrendako aprobetxamendua eska dezaten, bai lehentasuna duten herritarrendakoen sailean bai adjudikazio zuzeneko aprobetxamenduen sailean; horretarako, Villatuertako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezartzen diren moduak eta baldintzak bete beharko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 144. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan xedatuarekin.

Villatuertan, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2107497