121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsona
edo familiei laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 562840.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562840).

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:

Udako igerilekuen txartela eta igeriketa ikastaroak.

Tafallix hiri kanpalekua.

Kirol jarduerak (Udalarenak, Erdialdeko Kirol Mankomunitatearenak eta kirol klubenak).

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 4.000,00 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: “0-23111-4800000 Gizarte laguntzarako transferentziak”.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2021eko urriaren 1a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2107687