121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko banakako ebaluazioko araubidean, prestazio ekonomikoak jaso ditzaten 0-12 urte bitarteko adingabeen familiek, edo 16 urte bitarteko adingabeen familiek baldin desgaitasuna badute, kontziliaziorako, 2021. urterako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 562591.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/562591).

Deialdi honen xedea da behar den prozedura gauzatzea dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, deialdiaren B) atalean ageri diren jarduketak egiteko, horrela exekutatuz xedatua dagoena Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean; ordenantza hori Udalak onetsi zuen hasiera batez, 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran, eta behin betiko bilakatu zen, ez baitzen erreklamaziorik aurkeztu jendaurreko aldian. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak aplikatuko dira (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Iruñean, 2021eko maiatzaren 7an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2108087