121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, norgehiagokako araubideari jarraikiz, euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 563065.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/563065).

Deialdiaren xedea da arautzea euskara ikasi eta euskara maila hobetzeko dirulaguntzak ematea, eta sustatzea herritarrek euskara ikasi eta euskara maila hobetzeko ikastaroetan parte har dezaten, edozein dela ere deialdiko B.3 puntuan adierazitako modalitatea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 10ean.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2107728