121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Emakumeen Kontseiluaren Erregelamendua. Akatsen zuzenketa

2021eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an, argitaratu zen Iruñeko Udaleko Emakumeen Kontseiluaren Erregelamendua. Argitalpen horretan akatsak badirela oharturik, jarraian zuzentzen dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoarekin:

II.1 artikuluan, honela dioen tokian: “k) Egoki jotako lan-batzordeak eratzea gai zehatzetan aritzeko, eta batzorde horietako kideak izendatzea”.

Honako hau behar du: “k) Egoki jotako lan-batzordeak sortzea gai zehatzetan aritzeko, eta batzorde horietako kideak izendatzea”.

Honela dioen tokian: “XIX. artikulua. Lan-batzordeak.

Kontseiluak erabakitzen ahalko du, Lehendakariak edo kontseilukide gehienek hala eskaturik, Batzordeak eratzea berezko dituzten eskumenei dagozkien ikerlanak eta txostenak egiteko”.

Honako hau behar du: “XIX. artikulua. Lan-batzordeak.

Kontseiluak erabakitzen ahalko du, Lehendakariak edo kontseilukide gehienek hala eskaturik, lan batzordeak eratzea beren eskumeneko gaien analisi, hausnarketa eta proposamenak egiteko; batzorde horiek puntualak edo iraunkorrak izaten ahalko dira”.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2107724