121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2021erako zerga-tasak eta karga-tasak. Behin betiko onespena

Lantzeko Udalak, 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, karga, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2021eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea jendaurrean egonen zen 30 egun baliodunean, 2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an, argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesa dutenek azter zezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, argitara ematen dira 2021eko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,25, katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuotak aplikatuko dira.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legean ezarritako sortzealdi guztietarako 0,06ko koefizientea. Karga-tasa aplikagarria, %8.

TASAK EDO PREZIO PUBLIKOAK

–Herri-lurzatien errentamendua: 16,00 euro/erregu.

–Hilerriko zerbitzua: 3,00 euro familia bakoitzeko, norbait hilez gero.

–Telebista tasa: 10,00 euro familia bakoitzeko.

–Prezio publikoen tarifa, edateko uraren hornidura eta banaketagatik: 30,00 euroko (BEZa barne) kuota finkoa, hargune bakoitzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lantzen, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2107733