121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2. eta 3. aldaketak 2021eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2021eko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea 2020tik 2021era luzatutako aurrekontuan.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia jarrita 2021eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19koan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da honako aldaketa hau:

2/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Atxikitako diruzaintza-gerakina sartzea

GASTUetan.

1640.60900 Hilerriko pasealekua, 104.954,40 euro.

DIRU-SARRERetan.

87000 Gerakina gastu orokorretarako eta baliabide atxikiak104.954,40 euro.

3/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Aldaketa, luzatutako aurrekontuaren marjinaren kargura

GASTUAK

1640.60900 Hilerriko pasealekua, 16.500,00 euro.

1533.6320007 Xabierko gaztelua kalea zolatzea 112.866,26 euro.

DIRU-SARRERetan

7710002 Kontribuzio berezia - Xabierko gaztelua kalea 67.878,09 euro.

Marginaren kargura, 61.488,17 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2021eko maiatzaren 11n.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2107763