2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2021eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 23an, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
3/2020 kreditu-gehigarria, 1.050,00 eurokoa:
PARTIDA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (EUROAK) |
1622-21200 | Udaleko zaborrak | 50,00 euro |
9200-22400 | Aseguru primak | 100,00 euro |
9200-22760 | Hirigintzako aholkularitza, azterlanak eta planeamenduak | 300,00 euro |
9200-6230002 | Administrazio elektronikoa | 600,00 euro |
| | 1.050,00 euro |
Gastuak finantzatuko dira kreditua beheitituz (1.050,00 euro) 3380 22620 Herriko festak partidatik.
Aranaratxen, 2021eko maiatzaren 10ean.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L2107701