121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

41E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, “Generazinema Ekoizpena 2021” izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 559927.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du “Generazinema Ekoizpena 2021” izeneko deialdia onestea, diruz laguntzeko zinemagintzako filmen eta ikus-entzunezko obren ekoizpenari. Orobat, eskatu du deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 937.500 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 24E/2021 Ebazpenaren bidez, 300.000 euro baimendu eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren esku jarri ziren, deialdi hori finantzatzeko. Gastu hori finantzatuko da 2021eko Gastuen Aurrekontuko partida honen kargura: 810001 81100 4709 422200 “Suspertu plana: film luzeen ekoizleendako dirulaguntzak”.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “Generazinema Ekoizpena 2021” dirulaguntzaren deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

(eurotan)

A20002-A2540-4709-334102: Suspertu Plana Generazinema: zinemagintzarako laguntzak

2021

212693

810001 81100 4709 422200: Suspertu Plana: film luzeen ekoizleendako dirulaguntzak

2021

300.000

A20002-A2540-4709-334102: Suspertu Plana Generazinema: zinemagintzarako laguntzak

2022

424807

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 26an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

“Generazinema Ekoizpena 2021/2022” dirulaguntzen
deialdiaren oinarri arautzaileak

Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloa sektore estrategikoa da gure kulturarako eta ekonomiarako. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari, enplegu sorkuntzari eta kultura aniztasunari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezko sektoreak film luzeak eta laburrak produzitu ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau salbuetsita dago Europako Batzordeari jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuko 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizunak betetzen baititu.

Deialdia honela egituratu da:

  • I. kapitulua.–Xedapen orokorrak.
  • II. kapitulua.–Film luzeen ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (A modalitatea).
  • III. kapitulua.–Film laburren ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea zinema-filmak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak izan beharko dute.

Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da:

a) Zinema-filma dela edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema aretoetan erakusteko helburua badu, merkataritza aldetik ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk direla aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, jendearengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

Produkzio bat proiektu fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.

1.2. Deialdi honetan, bi laguntza modalitate eta lau azpimodalitate daude:

–A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film luzea” izanen da 60 minutuko edo hortik gorako zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziokoa.

A.1. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza-modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

A.2. Aurrekontu apaleko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza-modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

–B modalitatea: film laburren ekoizpenerako laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film laburra” izanen da 60 minututik beherako zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziokoa

B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak

B.2. Animazioko film laburren ekoizpenerako laguntzak.

1.3. Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.

1.4. Laguntzen diren proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.

2.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetako laguntzak jasotzen ahalko dituzte produkzio-enpresa independenteek, ekonomia intereseko taldeak barne (abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluan jasotako definizioaren arabera), baldin eta aurrera eramaten badituzte deialdiaren xedean adierazitako produkzio-lanak.

Eskatzailea ekonomia intereseko talde bat bada, taldeko kide den produkzio-enpresa independente bat izendatuko du eskaeran, hari egin dakion eskatzailearen kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa (17.3 eta 20.3 oinarriak).

2.2. Enpresa eskatzaileak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua eskaera egiteko unean, eta ekoizle gisa inskribatuta egon beharko du ICAAren Zinema eta Ikus Entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

2.3. Orobat, bete beharko ditu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Jarduera diruz lagungarria elkarrekin egin behar baldin badute onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridiko batek baino gehiagok, onuradun izaera lortzeko, enpresa batasun bat eratu beharko dute, hautatzen den entitate ordezkariaren bidez jardunen duena batasuneko kide guztien izenean, eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen du, bai laguntza-eskabidea eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresen batasuna eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura egonen dena. Laguntza-eskabidean, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen batasuneko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Batasuna ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Lege Orokorraren 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen produkzio enpresa izendatu beharko da batasunaren produktore-kudeatzaile. Produkzio enpresa batek baino gehiagok hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin.

Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan ehunekoa zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

2.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak produzitutako ikus-entzunezko lanen jabetza-eskubideen titularrak izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, alde batera utzita jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Lanaren gaineko eskubideen jabetza koproduktore guztien artean banatuta baldin badago, baldintza hori betetzen dela ulertuko da. Jabetza hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.

2.6. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki-erakundeak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki-erakundeen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3.–Aurrekontuko esleipena eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 937.500 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2021eko ekitaldi ekonomikoa: 512.693 euro, honelaxe banaturik:

  • 212.693 euro, 2021erako onetsitako gastu-aurrekontuko “Suspertu Plana, Generazinema: zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2540 4709 334102 partidaren kargura.
  • 300.000 euro, 2021erako onetsitako gastu-aurrekontuko “Suspertu Plana: film luzeen ekoizleendako dirulaguntzak” izeneko 810001 81100 4709 422200 partidaren kargura.

–2022ko ekitaldi ekonomikoa: 424.807 euro, 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Generazinema: zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2540 4709 334102 partidaren kargura, edo 2022ko aurrekontu horretan ondorio horietarako sortzen denaren kargura, baldin eta horretarako kreditu nahikoa eta egokia badago.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A modalitatea: film luzeen ekoizpenerako laguntzak: 742.000 euro.

  • –A.1 modalitatea. Film luzeen ekoizpenerako laguntza orokorrak: 500.000 euro.
  • A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeen ekoizpenerako laguntzak: 242.000 euro.
  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 408.100 euro.
  • 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 333.900 euro.

–B modalitatea: film laburren ekoizpenerako laguntzak: 195.500 euro.

  • B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 75.500 euro.
  • B.2 modalitatea. Animazioko film laburren ekoizpenerako laguntzak: 120.000 euro.
  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 104.593 euro.
  • 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 90.907 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onetsitako aurrekontuaren %50a. Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

–A.1 modalitatea. Film luzeen ekoizpenerako laguntza orokorrak: 100.000 euro.

–A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeen ekoizpenerako laguntzak: 60.000 euro.

–B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 25.000 euro.

–B.2 modalitatea. Animazioko film laburren ekoizpenerako laguntzak: 40.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoizle eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, Balorazio Batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen partidak handitzeko erabiliko da, irizpide honen arabera:

–A.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–A.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2 eta A.1 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2 eta A.1 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoizle onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten ekoizleentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

3.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikulua aplikatuko da. Horrek esan nahi du “Generazimena Ekoizpena 2020-2021” deialdiko onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, eta ondorioz deialdi horri lotutako obligazioren bat aske geratzen bada 2021eko ekitaldi ekonomikoan, aske geratu den zenbatekoaren berdina den diru kopuru gehigarri bat erabiltzen ahalko dela, 100.000 eurokoa gehienez. Diru kopuru gehigarri hori erabiliko da proiektu hauek finantzatzeko: kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak egindako balorazioaren eta banaketa proposamenaren ondoren, ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu bai baina onuradun gertatu ez diren proiektuak, nahikoa aurrekonturik ez egoteagatik. Proiektuei, ordena honi jarraikiz emanen zaie diru kopuru gehigarria:

–A.1 modalitatea.

–A.2 modalitatea.

–B.1 modalitatea.

–B.2 modalitatea.

Diru kopuru gehigarria erabili ahal izateko, Kultura eta Kirol Departamentuak kreditu gehigarria baimendu beharko du, eta baimena argitaratu, deialdian ezarritako modu berean.

Kreditu gehigarriaren onespena eta argitalpena deialdiaren banaketarako ebazpena eman aurretik egin beharko dira.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskaerak tramitatzeko ardura duen organoa Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala da. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako kudeaketa organoak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu (batek Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kide izan behar du); Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Lehiakortasunaren Zerbitzuko teknikari bat; eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, edo, hori izan ezean, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari atxikitako pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuari atxikitako bat.

4.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

5.–Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, oinarrien 1.1 puntuan ezarritakoaren arabera.

5.2. Deialdi honen 2. oinarrian adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauetako bi gutxienez bete beharko dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea eskaera aurkezten den unean.

b) Proiektuaren guztizko kostuaren %40 gutxienez Nafarroan eginen diren gastuak izatea (ekoizpen gastuak, kopiak lortzeko gastuak, publizitate gastuak eta ekoiztetxe eskatzailearen konturako sustapen gastuak), bat etorriz Ekonomia eta Ogasun Departamenduak ezartzen dituen irizpideekin ekoizlearen gastuak Nafarroan egindakotzat jotzeko erabakitzen den araudian; hori guztia, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

c) Eskaera aurkezten den unean, produkzio enpresaren helbide fiskala Nafarroan izatea.

5.3. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu balorazio batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, baldin eta aurreko puntuan adierazitako baldintzetako bat bederen betetzen badute. Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.

5.4. Aurreko oinarrietan adierazitako baldintzak betetzeaz gainera, frogatu beharko da proiektuaren kostu guztia estaltzeko behar den finantzaketaren %20 edo gehiago bermatuta dagoela.

5.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, entitate eskatzaileak produkzio osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez.

5.6. Produkzio enpresa bat baino gehiago dituzten koprodukzioen kasuan, baldin eta enpresek 2.2 oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta proiektuak 5.2 oinarrian eskatutakoa betetzen badu, laguntzen onuradun izaten ahalko dira, gastua exekutatuz gero. Hain zuzen, exekutatzen duten gastuaren ehunekoaren arabera jasoko dute laguntza. Horretarako, enpresa taldea eratu beharko dute, deialdi honetako 2.4 oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

6.–Eskabideak eta nahitaezko agiriak aurkeztea.

6.1. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago aurkeztu ahal izatea telematika bidez. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre, Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (CD-ROM edo USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

6.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

–1. atala (enpresa jarduerak): 961 multzoa.

–3. atala (jarduera artistikoak): 011 multzoa.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen produkzioari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Ekonomia intereseko talde bat izanez gero, taldearen eraketaren eskritura, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen produkzioari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Egiaztagiri bat, dioena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoizle gisa inskribatuta dagoela ICAAren Zinema eta Ikus Entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

e) 5.2 oinarrian ezarritakora bilduz gero: Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena produkzio enpresa eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala.

f) Produkzio enpresa eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Proiektuaren aurrekontuaren exekuzioaren zenbatekoren bat beren gain hartzen duten produkzio enpresa guztiek sinatutako erantzukizunpeko adierazpenak; adierazpenaren eredua nafarroa.eus webgunean deskargatu daiteke.

–Koprodukzioa frogatzen duten legezko agiriak, eta enpresaren partaidetzaren portzentajea. Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuko (ICAA) zuzendari nagusiak emana, baita koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia ere, koproduktore guztiek sinatua. Estatuko koprodukzioetan, koprodukzio kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatua, eta bertan koproduktore bakoitzaren ekarpenak adieraziko dira.

–5.6 puntura bilduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den batasuna eratzeko akordioa, proiektuko produkzio enpresa guztiek sinatua, non identifikatuko baita haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak ehuneko zenbateko titulartasuna duen proiektuan eta enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.

–Film bererako produkzioan diharduten beste produkzio-etxeek hartu dituzten beste laguntza edo dirulaguntzen gaineko aitorpena, edo, halakorik ezean, inolako laguntzarik ez dutela hartu dioen aitorpena. Laguntza-eskaeraren bat tramitazio bidean izanez gero, horren berri ere eman beharko da.

6.3.2. Agiri berariazkoak:

a) Proiektua azaltzeko memoria bat, jasoko duena proiektua ekoizteko aurreikusita dauden ekintza guztien deskribapen zehatza. Orobat, honako hauek gutxienez jaso beharko ditu: proiektua noiz hasi eta amaituko den adierazten dituen egutegi bat; lanerako plan bat, filmazio-denbora eta lokalizazioak adierazita, eta, azkenik, deialdi honetako 17.3 eta 20.3 oinarrietan ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa. Memoria hori II. eranskineko ereduari jarraikiz eginen da.

b) Gidoi osoa (fikziozko eta animaziozko lanen kasuan); tratamendu zabala (dokumentalaren kasuan) eta filmaren sinopsia.

c) Fitxa tekniko-artistikoa, eredu ofizialean egina. Eredu hori nafarroa.eus web-orrian eskuratu daiteke.

d) Kontratua, non honako hauek egiaztatuko baitira zalantzarik gabe: gidoiaren gaineko eskubideen lagapena produkzio enpresari, egiletza kontzeptuari dagokion kontraprestazioaren zenbatekoa eta, halakorik bada, lanaren gaineko aukera-eskubideen lagapena.

e) Proiektuak daukan finantzaketa egiaztatzen duen dokumentazioa. Honako agiri mota hauek onartuko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenei buruzko ziurtagiriak; eskaera aurkezten den unean eginda eta ordainduta dauden gastuen gaineko zinpeko adierazpenak.

f) Filmaren aurrekontua excel formatuan, III. eranskineko ereduari jarraituz. 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko. Produkzio enpresa eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Aurrekontu ekonomiko zehatza, adierazita, bakarrik, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatia.

–Erantzukizunpeko adierazpena, berariaz jasotzen dituena koproduktore bakoitzak hartutako exekuzio konpromisoak.

g) Laguntzaren xedeko proiektuan gasturen bat exekutatzen duten enpresei lotutako enpresen zerrenda, lotura irizpideari kasu eginez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera.

h) Erantzukizunpeko adierazpena, proiektuak nahitaezko kalifikaziorik ez duela dioena.

i) 5.2 oinarriaren a) letran ezarritakora bilduz gero: Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

j) 5.2 oinarriaren b) letran ezarritakora bilduz gero: Nafarroan filmatuko diren irudiek egiten duten ehunekoa zehaztu beharko da.

k) 5.3 puntuan ezarritakora bilduz gero, eskabidea eta zioen azalpena.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdi batzuetan parte hartu duten entitate edo pertsona eskatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko aurreko 6.3.1 oinarriko a, b, d eta e apartatuei dagozkien agiriak, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan, eta adieraziko da zer espedientetan dagoen dokumentazio hori.

6.5. Baldin dirulaguntza-eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez, bost egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7.–Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Filmaren produkzio gastuak diruz lagungarriak izanen dira betetzen bada abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan ezarrita dagoena (horren bidez arautu zen film baten kostuaren eta produktorearen inbertsioaren aitorpena) eta filma egiten bada deialdi honetan ezarritako epean.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak, salbu eta dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteko direnak. Kasu horretan, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa), baldin eta dirulaguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.

7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntza jasotzen duen entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

8.–Laguntza emateko ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orria honetan argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak. Gainera, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

8.3. Berariazko ezespenaren aurka, produkzio enpresa interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.4. Ustezko ezespenaren aurka, produkzio enpresa interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.5. Deialdi honen gaineko komunikazio guztiak bideratuko dira Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

9.–Beste dirulaguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

9.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

9.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta:

–Ikus-entzunezko lanen produkziorako laguntzen intentsitatea ez da diruz lagungarriak diren kostuen %50etik gorakoa izanen (54.6 artikulua).

–Laguntzaren intentsitatea honela handitzen ahalko da:

a) Diruz lagungarriak diren kostuen %60ra arte, mugaz gaindiko produkzioen kasuan, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen badituzte eta Europar Batasuneko estatu bateko baino gehiagoko produkzio enpresek parte hartzen badute.

b) Diruz lagungarriak diren kostuen %100era arte, ikus-entzunezko lan zailen kasuan eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Garapenerako Laguntzaren Komitearen zerrendan dauden herrialdeek parte hartzen duten koprodukzioen kasuan.

9.3. Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek hartuko dira ikus-entzunezko lan zailtzat:

a) Film laburrak.

b) Jatorrizko bertsio bakarra euskarazkoa duten ekoizpenak.

c) Emakumezko zuzendariek baizik eginak ez diren ekoizpenak.

d) Dokumentalen ekoizpenak.

e) Animaziozko ekoizpenak.

9.4. Dirulaguntza honekin batera beste entitate batzuen laguntza edo dirulaguntza bat hartuz gero (horien artean zinemagintzako produkzioetan eta ikus-entzunezko serietan egindako inbertsioengatiko kenkariak daude, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legean arautu zirenak, eta kultur mezenasgoaren kontzeptu gisa egindako inbertsioengatiko kenkariak, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2. artikuluaren definizioaren arabera), zilegi izanen da emandako laguntza aldatzea, jasotzen diren laguntza guztien zenbatekoak aurreko puntuetan ezarritakoa gainditzen baldin badu.

10.–Onuradunek bete beharrekoak.

10.1. Laguntzaren esleipena jakinarazi ondotik, eskatzaileak nahitaez idatziz adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, eta konpromisoa hartuko du diferentzia bere kontura ordaintzeko eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantentzeko. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

10.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek (pertsona fisikoak izan ezik) gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute telematika bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak.

Onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du, horrek galarazi gabe zehapenak.

10.3. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, eskatzaileek ICAAk proiektua onesteko emandako ebazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, baldin eta eskaera egiterakoan aurkeztu ez bazuten.

10.4. Onuradunek, orobat, betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

c) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari jakinaraztea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.

d) Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak onartzea.

e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

f) Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia betetzea (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

g) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

10.5. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimakien, publizitatearen eta web-orrien kasuan, lankidetza horren berri emateko, “Subvenciona/Laguntzailea” esaldia txertatuko da, eta horren ondotik, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmetako kredituen kasuan, hasierako kredituetan adieraziko da, ikusleek argi eta garbi irakurtzeko moduan, eta kartela bakarrean, jardueraren gainerako lankideen aipamenetatik bereizita. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

10.7. Onuradunak baimena emanen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari filma erabil dezan bere sustapen jardueretan, Espainiako lurraldearen barruan eta kanpoan, filmaren irudiak eta aurrerapenak erabil ditzan Nafarroako Gobernuaren webgunean zabaltzeko, eta filma Nafarroako Filmotekan erakuts dezan, estreinatu eta urtebete igaro ondoren. Baimen horri dagokionez, produkzio enpresak urtebeteko epea luzatzea eskatzen ahalko du, uste badu epe horrek kalte egiten ahal diola filmaren ustiapenari. Hori baloratzeko, luzatzeko proposamena egiteko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko da.

10.8. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko inolako euskarritan, ez publizitatean, ez informazioan. Halaber, egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabiliko da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: “La Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad”, helbide honetan dagoena:

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf).

11.–Diruz lagundutako proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

11.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek V. eranskina beteko dute.

11.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

11.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

12.–Dirua itzultzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu dela, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

13.–Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.

14.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

15.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. KAPITULUA

Film luzeen ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak

A Modalitatea.

16.-Laguntzen xedea eta zenbatekoa.

Deialdi honen 1.2 oinarrian zehazten diren produkzio modalitateak izanen dira film luzeen ekoizpenerako laguntzen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 742.000 euro emanen dira gehienez, 3.2 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

17.–Proiektuen balorazioa.

17.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

17.2. Balorazio batzordeko kide diren profesionalek abstenitu egin beharko dute, baldin eta gertatzen bada Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako inguruabarren bat.

17.3. Honela eginen da A.1 modalitatearen balorazioa (film luzeen ekoizpenerako laguntzak orokorrak):

–1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriko baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko ditu, eta proiektu bakoitzak 53 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren kaudimena: 12 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

5

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera).

3

Produkzio enpresa eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 10 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 1

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 2

4

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

2

Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

Bi kasuetan, produkzio enpresa eskatzaileak II. eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (produkzio enpresa eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen).

c) Nafarroan egindako gastua: 10 puntu gehienez. Proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%95 eta %100 artean

10

%81 eta %90 artean

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Ekoiztetxeak Nafarroan edukitzea egoitza: gehienez 2 puntu emanen dira, ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baldin badauka.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera emanen dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

8

%46 eta %50 artean

7

%41 eta %45 artean

6

%36 eta %40 artean

5

%31 eta %45 artean

4

%26 eta %30 artean

3

%21 eta %25 artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea

2

Zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea

1

g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko apartatuan lortutako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, betiere parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazioko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazioko zuzendaria; atzealdeen gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea.

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Erakunde eskudun batek aitortuta, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona bat edo gehiago izatea enpresan lanean edo proiektuan: puntu bat.

j) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: puntu bat.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

–2. fasea: balorazio batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 47 puntu emanen ditu gehienez:

a) Gidoiaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (20 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (gehienez 27 puntu), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Finantzaketa planari egokitzea

6 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin

6 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

6 puntu gehienez

Estatuko koprodukzioa izatea

3 puntu gehienez

Nazioarteko koprodukzioa

3 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

3 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, betiere I. eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.4. Honela eginen da A.2 modalitatearen balorazioa (aurrekontu txikiko film luzeen ekoizpenerako laguntzak):

–1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriko baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko ditu, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren kaudimena: 8 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera).

3

Produkzio enpresa eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

2

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 5 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 1

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 2

2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

2

Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

1

Bi kasuetan, produkzio enpresa eskatzaileak II. eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez. Proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%80tik gora

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Ekoiztetxeak Nafarroan edukitzea egoitza: gehienez 2 puntu emanen dira, ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baldin badauka.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera emango dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

8

%46 eta %50 artean

7

%41 eta %45 artean

6

%36 eta %40 artean

5

%31 eta %35 artean

4

%26 eta %30 artean

3

%21 eta %25 artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea

2

Zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea

1

g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko apartatuan lortutako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, betiere parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea 2

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea 2

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea: 3

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazioko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazioko zuzendaria; atzealdeen gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea.

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: 2 puntu gehienez.

PRAKTIKETAKO KONTRATUA

HAZTAPENA

Bi pertsona edo gehiago

2

Pertsona bat

1

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: balorazio batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 57 puntu emanen ditu gehienez:

a) Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (20 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.

d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (27 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

10 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin

5 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

3 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

4 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, betiere I. eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.5. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak eta “onartutako aurrekontua” kontzeptuei buruzko 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskaera berregin ahal izanen du, 3.5 puntuan adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

17.6. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

18. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

18.1. Laguntzen ordainketa bi alditan eginen da: lehenbiziko ordainketa 2021ean eginen da eta onartutako dirulaguntzaren %55era bitarte ordainduko da; bigarren ordainketa 2022an eginen da eta emandako dirulaguntzaren %45era bitarte ordainduko da, hurrengo puntuetan ezarritako baldintzen arabera.

18.2. Lehenbiziko ordainketa (2021):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da entitate onuradunak diruz lagundutako jardueraren %55 gutxienez egin duela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak txostena egin ondoren gauzatuko da ordainketa; horretarako baldintza izanen da 2021eko urriaren 31ra bitarte, data hori barne, honako agiri hauek aurkeztea:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda excel formatuan igorriko da.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Justifikazioa aurkezteko egunera bitarte eginiko fakturen edo froga-balioa duten agirien zenbatekoak 2021eko ekitaldirako emandako laguntzaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du.

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren eginen dira konturako ordainketak.

18.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %55 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2021eko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2021eko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo bere banku-kontuetako saldoen egiaztagiria, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

18.3. Bigarren ordainketa (2022):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.3.1. Ordainketa.

Bigarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %45ekoa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2022ko azaroaren 30erako (egun hori barne):

a) Filmaketa bukatu dela dioen erantzukizunpeko adierazpena, www.nafarroa.eus helbidean eskuratzen ahal den eredua betez. Animazioko film laburretan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, dioena proiektuak betetzen dituela Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak espainiar nazionalitatearen ziurtagiria emateko ezarriak dituen baldintzak. Horretarako, www.nafarroa.eus helbidean eskuratzen ahal den eredua erabiliko da.

c) 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako gastuen kontabilitate-egoerak, eta, horrekin batera, auditoretza-txosten bat, honako hauek egiaztatzeko: filmaren kostua, produktoreen ekarpenak, bakoitzak produkzioan duen titulartasun kuota, eta, azkenik, bete dela Nafarroan egin beharreko gastuen ehunekoari buruz ezarritakoa. Txosten hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egin beharko dute, maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen. Txostenaren edukiak bat etorri beharko du, batetik, abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin (diruz lagungarriak diren gastuei dagokienez) eta, bestetik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ekoiztetxearen gastuak Nafarroan egindakotzat jotzeko erabakitzen duen araudian ezartzen dituen irizpideekin. Gainera, filmaren gastuak berrikusteko auditoretza-txosten berezi bat eginen da, non honako hauek jasoko baitira: auditorearen iritzi teknikoa enpresa onuradunak egindako inbertsioei buruz; inbertsio horien balorazio eta kontabilizazio egokia, oro har onartzen diren kontabilitate-printzipioei jarraikiz; eta, orobat, auditorearen berariazko iritzia onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako gainerako laguntza eta/edo dirulaguntzei buruz.

d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, sarreren salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertsiogileen ekarpenak, kenkari fiskalak).

e) Proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

f) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

g) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

h) Ikus-entzunezko lanaren behin betiko bertsioaren kopia berri bat, baldintza on-onetan, zinema-aretoetan estreinatu zen formatu berekoa, Nafarroako Filmategiari emanen zaiona, bai eta produkzioaren kopia bat ere mp4 formatuan edo antzeko batean. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

i) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaion baimena jasotzen duen idazkia, zuzendaritzak zinemagintza Nafarroan sustatzeko egiten dituen jardueretan filma erabili eta banatu ahal izan dezan, deialdi honen 10.7 oinarrian ezarritakoarekin bat. Idazki horren eredua Nafarroako Gobernuaren webgunean egonen da eskuragarri.

j) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmategian erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).

18.3.2. Konturako ordainketa.

Salbuespenez, konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Ordainketa mota hau eskatu nahi bada, berariazko eskaera egin beharko da, emandako laguntzaren %45eko zenbatekora arte gehienez ere, 2022ko urriaren 31ra bitarte (data hori barne). Eskaera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko da (www.nafarroa.eus), honako agiri hauekin batera:

–Ordainketa mota hori (konturakoa) egiteko eskaera eta eskatutako zenbatekoa.

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda excel formatuan igorriko da.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren eginen dira konturako ordainketak.

18.4. Hautatutako ordainketa mota zeinahi dela ere, ekoiztetxe onuradunek 2022ko azaroaren 3ra bitarte, data hori barne, aurkeztu beharko dute 18.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazio guztia.

18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

18.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

18.7. Deialdi honen 5.2. oinarrian adierazitako betebeharra aldatzeak (dirulaguntza emateko kontuan hartu bada, betiere), dirulaguntza emateko ebazpena ere aldatu behar izatea ekar dezake, bai eta emandako laguntza birdoitu behar izatea ere, taula honen arabera:

NAFARROAN EGINDAKO GASTUAREN AZKEN PORTZENTAJEA

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

%31 eta %39 artean

%10

%26 eta %30 artean

%20

%21 eta %25 artean

%30

%15 eta %20 artean

%40

%15etik behera

%50

18.8. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.3.1 puntuko g), h) eta j) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2023ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

III. KAPITULUA

Film laburren ekoizpenerako laguntzen berariazko oinarriak

B Modalitatea.

19.–Laguntzaren xedea eta zenbatekoa.

Behean zehazten diren produkzio modalitateak izanen dira film laburren ekoizpenerako laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 195.500 euro emanen dira gehienez, oinarri hauen 3.2 puntuan zehaztutako banaketaren arabera.

Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako zinema-film edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziokoa.

Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren produkzio modalitateak:

B.1. Film laburretarako laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2. Animazioko film laburretarako laguntzak.

20.–Proiektuen balorazioa.

20.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

20.2. Balorazio batzordeko kide diren profesionalek abstenitu egin beharko dute, baldin eta gertatzen bada Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako inguruabarren bat.

20.3. 1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriko baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko ditu, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen denaren kaudimena: 8 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera).

3

Produkzio enpresa eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

2

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: 5 puntu gehienez. Irizpide hauei jarraituko zaie puntuak emateko:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

Espainiar nazionalitateko film labur bat: 1

Espainiar nazionalitateko film labur bat baino gehiago: 2

2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

3

Eskaera aurkeztu duen ekoiztetxeak II. eranskinean adierazi beharko du azken 7 urteen barruan estreinatutako erreferentziazko filma (animazioko proiektuen kasuan azken 9 urteetan) eta txarteldegiko datu ofizialak.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez. Proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%80tik gora

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Ekoiztetxeak Nafarroan edukitzea egoitza: gehienez 2 puntu emanen dira, ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baldin badauka.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera emanen dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

8

%46 eta %50 artean

7

%41 eta %45 artean

6

%36 eta %40 artean

5

%31 eta %35 artean

4

%26 eta %30 artean

3

%21 eta %25 artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea 2

2

Zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea 1

1

g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko apartatuan lortutako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, betiere parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

Aktore protagonistak

Musika konposizioa (soinu banda)

Argazki zuzendaria

Arte zuzendaria

Muntaketako burua

Zuzeneko soinuko burua

Jantzitegiko burua

Makillaje eta ile-apainketako burua

Soinu muntaketako zuzendaria

Nahasketen arduraduna

Produkzio zuzendaria

Efektu berezi fisikoen zuzendaria

Ikusizko efektu berezien zuzendaria

Animazioko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazioko zuzendaria; atzealdeen gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea.

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: puntu bat.

j) Filmaren iraupena 30 minutu bitartekoa bada, iraupen hori barne: puntu bat.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: balorazio batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 57 puntu emanen ditu gehienez:

a) Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (20 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.

d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (27 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua banatzeko kontratuak

5 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Espainian eta nazioartean eskuratu diren laguntzak proiekturako

5 puntu gehienez

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

12 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, betiere I. eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

20.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak eta “onartutako aurrekontua” kontzeptuei buruzko 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskaera berregin ahal izanen du, 3.5 puntuan adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

20.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

21.–Ordainketa, justifikatzeko epea eta modua.

21.1. Laguntzen ordainketa bi alditan eginen da: lehenbiziko ordainketa 2021ean eginen da eta onartutako dirulaguntzaren %53,50era bitarte ordainduko da; bigarren ordainketa 2022an eginen da eta emandako dirulaguntzaren %46,50era bitarte ordainduko da, hurrengo puntuetan ezarritako baldintzen arabera.

21.2. Lehenbiziko ordainketa (2021):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da entitate onuradunak diruz lagundutako jardueraren %53,50 gutxienez egin duela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak txostena egin ondoren gauzatuko da ordainketa; horretarako baldintza izanen da 2021eko urriaren 31ra bitarte, data hori barne, honako agiri hauek aurkeztea:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda excel formatuan igorriko da.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Justifikazioa aurkezteko egunera bitarte eginiko fakturen edo froga-balioa duten agirien zenbatekoak 2021eko ekitaldirako emandako laguntzaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du.

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren eginen dira konturako ordainketak.

21.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %53,50 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2021eko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2021eko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo bere banku-kontuetako saldoen egiaztagiria, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

21.3. Bigarren ordainketa (2022):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.3.1. Ordainketa.

Bigarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %46,50 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, betiere, baldin eta 2021eko urriaren 31rako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Filmaketa bukatu dela dioen erantzukizunpeko adierazpena, www.nafarroa.eus helbidean eskuratzen ahal den eredua betez. Animazioko film laburretan, filmaketaren bukaera-eguntzat hartuko da filmaketa lanak bukatzen diren eguna, nahasketa eta muntaketa prozesua hasi baino lehen.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, dioena proiektuak betetzen dituela Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak espainiar nazionalitatearen ziurtagiria emateko ezarriak dituen baldintzak. Horretarako, www.nafarroa.eus helbidean eskuratzen ahal den eredua erabiliko da.

c) Proiektuaren kostuen zerrenda zehatza, III. eranskinaren araberakoa.

d) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta, eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, pertsona edo entitate eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da. Gastuak justifikatzeko, kostuaren ziurtagiri bat ere aurkezten ahalko da, Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuak onetsia, edo finantza-auditoria bat.

e) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

f) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–).

g) Proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

h) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Parte-hartzea:

  • Lanaren egiletza (egilea emakumea, gizona edo anonimoa). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Zuzendaritza (gizona edo emakumea). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.

i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

j) Ikus-entzunezko lanaren kopia berri bat, behin betiko bertsioan, DCP edo mp4 formatuan. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

k) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari ematen zaion baimena jasotzen duen idazkia, zuzendaritzak zinemagintza Nafarroan sustatzeko egiten dituen jardueretan filma erabili eta banatu ahal izan dezan, deialdi honen 10.7 oinarrian ezarritakoarekin bat. Idazki horren eredua Nafarroako Gobernuaren webgunean egonen da eskuragarri.

l) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat. Nafarroako Filmategiarekin sinatutako akordioak ez dira onartuko.

21.3.2. Konturako ordainketa.

Salbuespenez, konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Ordainketa mota hau eskatu nahi bada, berariazko eskaera egin beharko da, emandako laguntzaren %46,50eko zenbatekora arte gehienez ere, 2022ko irailaren 30era bitarte (data hori barne). Eskaera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko da (www.nafarroa.eus), honako agiri hauekin batera:

–Ordainketa mota hori (konturakoa) egiteko eskaera eta eskatutako zenbatekoa.

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren eginen dira konturako ordainketak.

21.4. Hautatutako ordainketa mota zeinahi dela ere, ekoizle onuradunek 2022ko urriaren 31ra bitarte, data hori barne, aurkeztu beharko dute 21.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazio guztia.

21.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

21.6. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

21.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

21.8. Deialdi honen 5.2. b) oinarrian adierazitako betebeharra aldatzeak (dirulaguntza emateko kontuan hartu bada, betiere), dirulaguntza emateko ebazpena ere aldatu behar izatea ekar dezake, bai eta emandako laguntza birdoitu behar izatea ere, taula honen arabera:

NAFARROAN EGINDAKO GASTUAREN AZKEN PORTZENTAJEA

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

%31 eta %39 artean

%10

%26 eta %30 artean

%20

%21 eta %25 artean

%30

%15 eta %20 artean

%40

%15etik behera

%50

21.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.3.1 puntuko i), j) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2023ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

Iragarkiaren kodea: F2106769