121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2021erako zerga-tasak. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki du, besteak beste, Agoizko Udalaren 2021eko ekitaldirako tasak eta zerga-tasak onestea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Iragarki hori argitaratu baita 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n, eta ez denez erreklamaziorik aurkeztu, aipatutako espedienteak behin betiko onetsita gelditzen dira.

Jarraian erantsi dira karga-tasen eta tasen taulak, dagokien espedientean jasota daudenak, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28., 100. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin. Izan ere, artikulu horiek ondoko hauek ezartzea aurreikusten dute: prezio publikoak udalen eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik; hainbat zerga, ondasunen titulartasunagatik, jarduera enpresarial, profesional eta artistikoetan aritzeagatik, eraikuntza, instalazio edo obrak egiteagatik, eta hiri-lurren balio-gehikuntzagatik; baita tasak eta zergak ere, jabari publikoaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren gainekoak, eta beren eskumeneko zerbitzu publikoak emateagatik edo jarduerak egiteagatik. Horrenbestez, honako hauek onetsi dira 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra hartzeko:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurreko ondasunen balio igoeraren gaineko zerga:

Sortzealdia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluaren azken eguneraketarekin bat:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,50

20 urte edo hortik gora

0,52

19 urte

0,14

18 urte

0,13

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,13

7 urte

0,30

6 urte

0,36

5 urte

0,28

4 urte

0,20

3 urte

0,11

2 urte

0,06

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Zergaren karga-eskalaren gehieneko tasa finkatzea: %25.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1,4.

Indarrean dauden ordenantzetako tarifak aurreko ekitaldian bezala mantentzen dira, baita Kanpondoa SLU sozietate publikoarenak eta Agoizko Udalaren Musika Eskolako Patronatuarenak ere.

Agoitzen, 2021eko apirilaren 28an.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2107485