121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Ordenantza, instalazio fotovoltaikoen ezarpena arautzen duena. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2021eko maiatzaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, gai-zerrendako 5. puntuan honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Instalazio fotovoltaikoen ezarpena arautzen duen ordenantza.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean eta entzunaldia ematea interesdunei, erabaki hau Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.–Alegaziorik, iradokizunik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen da udalaren web atarian, udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antzinen, 2021eko maiatzaren 7an.–Alkatea, Isaac Corres López.

Iragarkiaren kodea: L2107587