121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Akats zuzenketa, deialdi honetan: gizarte-langilearen lanpostu bat betetzea oposizio-lehiaketa bidez, eta izangaien zerrenda bat eratzea, aldi baterako kontratazioetarako, San Bartolomé zahar egoitzarako

Oharturik akatsa egin dela iragarki batean, hain zuzen 2020ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, apirilaren 29koan, agintzen da hura zuzentzeko eta zuzendua argitaratzeko.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa. Eskumenen eta antolaketaren gaineko araubidea. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa. Kontsultatzeko eta parte hartzeko organoak.

2.–8/2013 Foru Legea, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez Nafarroan bizi direnei aitortzen baitzaie Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun laguntza jasotzeko eskubidea.

3.–17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, zeinak hizpide baititu Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideak eta betebeharrak: xedapen orokorrak. Laguntza zerbitzuekin loturiko eskubideak. Ahultasun handieneko kolektiboen eskubideak. Intimitatearekin eta konfidentzialtasunarekin lorturiko eskubideak. Informazioaren eta parte-hartzearen arloko eskubideak. Borondatearen autonomiari buruzko eskubideak. Osasun dokumentazioaren arloko eskubideak. Pertsonek osasuna dela-eta dauzkaten betebeharrak.

4.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, zeinak hizpide baititu autonomia pertsonala sustatzea eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzea: mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema (2): mendekotasuna eta haren balorazioa. Eskubidea aitortzea. Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena.

5.–Otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legea, zeinaren bidez ezartzen baita mendekotasun egoera aitortzeko prozedura eta arautzen baitira Nafarroan mendetasun egoera balioesteko taldeak eta organoa eratzen dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea: mendetasun-egoera aitortzeko prozedura eta sistemako prestazioak jasotzeko eskubidea.

6. gaia.–Ospitaleko altaren plangintza: esparru teorikoa, alderdi orokorrak, programaren inplementazioa, xedeak, zirkuituak, kronologia, biztanleria taldeen araberako plangintza.

7.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa: Datuen babesaren printzipioak, pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia.

8.–Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa: oinarrizko kontzeptuak. Eskubide eta betebeharrak laneko segurtasunean. Lan-osasuna: izaera biologiko, kimiko, fisiko eta psikologikoko arriskuak. Prebentzio neurriak. Lanaren ondoriozko patologiak: laneko gaixotasunaren, lan-istripuaren kontzeptuak. Ergonomia: gorputz mekanika.

9.–Gizarte lanaren kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen eta Gizarte-laguntzaileen Elkargo Ofizialetako Kontseilu Nagusia.

10.–Bioetika: jatorria, bilakaera, printzipioak: autonomia, kalterik ez eragitea, ongintza eta justizia.

11.–Lantaldearen eta diziplina anitzeko lantaldearen kontzeptua. Komunikazio kontzeptua eta motak, komunikazioan eragina duten faktoreak, komunikatzeko gaitasun sozialak. Enpatia eta entzute aktiboa. Laguntza emozionala pazienteari, zaintzaile nagusiari eta familiari.

12.–Osasunaren-gaixotasunaren kontzeptua. Garapena eta paradigmak. Osasunean eragina duten faktoreak.

13.–Urgentzia/emergentzia kontzeptua. Lehen sorospenak

14.–Pazientea laguntzea eta zaintzea higiene-beharretan.

15.–Laguntza eta zainketak zaharrari: zahartasunaren kontzeptua, zaharraren zainketak, zahartzeari lotutako aldaketa fisiologikoak. Dementzia duen pazientea laguntzea.

16.–Laguntza eta zainketak hil hurren den pazienteari, zainketa aringarriak: Gaixotasun terminalaren kontzeptua, arazo nagusiak. Dolua, motak eta adierazpenak, laguntza zaintzaile nagusiari eta familiari. Hil ondoko zainketak.

17.–Pertsonarengan zentratutako arreta eredua. Autonomia pertsonala sustatzea. Ezarpen sistemak egoitzetan, eguneko egonaldietan eta beste programa batzuetan.

18.–Jarduteko gaitasuna aldatzea. Prozesua, legezko gaitasun aldatua, ustez ezgai denaren babesa. Tutoretza eta kuradoretza.

19.–COVID-19arengatik egoitzetan aplikatu beharreko araudia.

Martzillan, 2021eko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2107462