121. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Akatsen zuzenketa, Antsoaingo Udalerako polizia-agentearen
plaza bat eta Berriozarko Udalerako bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendan

Antsoaingo Udalerako polizia-agentearen lanpostua eta Berriozarko Udalerako bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendan akatsa aurkitu denez (zerrenda 2021eko maiatzaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 117. zenbakian), zuzendu egiten da.

Txanda librean onartutakoen taulan, Ignacio Munarriz Asensiok x batekin joan behar du Berriozarko zutabean markatuta.

Txanda librean onartutakoen taulan, Alfredo Pelarda Azquetak, hirugarren zutabean, testu hau eduki behar du: “euskara proba eskatu du”.

Hurrengo puntua gehitzen da:

2. Epaimahaiaren osaketa:

–Presidentea: Iñigo Anaut Peña, Antsoaingo Udaleko Lan eta Giza Baliabideetako aholkularia.

–Ordezkoa: Aritz Ayesa Blanco, Antsoaingo Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Mikel del Molino Cruchaga, Antsoaingo udaltzainburua.

–Ordezkoa: Soledad Mateos Trujillano, Antsoaingo Udaltzaingoko agentea.

–Epaimahaikidea: Juan Ceballos Itoiz, Berriozarko udaltzainburua.

–Ordezkoa: César Hernández Díez de Ulzurrun, Antsoaingo Giza Baliabideetako eta Prebentzioko teknikaria.

–Epaimahaikidea: Rubén Sánchez Martínez, parte hartzen duten udaletako langileen ordezkariek izendatua.

–Ordezkoa: Arantzazu González Torralba, parte hartzen duten udaletako langileen ordezkariek izendatua.

–Idazkaria: Ainara Armendariz Castién, Antsoaingo Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Natalia Rodríguez Aguado, Berriozarko Udaleko idazkaria.

2. puntua 3. puntu gisa zenbakitu behar da.

3. puntua 4. puntu gisa zenbakitu behar da.

Antsoainen, 2021eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2108261