12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 15 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 15 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari jarraikiz (2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 27koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu zituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta horrekin batera, puntuaziorik altuenak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori 2018ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 1258/2018 Ebazpenaren bidez, izangai horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1513/2018 Ebazpenaren bidez, eteten da María Esther Esteban Cirano andreak Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuaz jabetzeko duen epea, ezinbesteko arrazoiak direla-eta ez baita karguaz jabetuko.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzen dira lanpostuak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten 15 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzen da, honako hau sartuz:

NAVARRO GARCÍA, CRISTINA

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2100002