12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 108 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko 108 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), deialdi horretako epaimahaiak aurkeztu zuen probak gainditu zituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, proposamena egin zuen probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori 2019ko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 171/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen zitzaien. Deialdi hori 2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17koan.

Gero, izendatu zirenetatik batzuk ez ziren lanpostuaz jabetu, eta beste batzuek borondatezko eszedentzia eskatu zuten lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.

Deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts horiek betetzea gaindituen zerrendan hurrengo diren izangaiekin. Horretan oinarriturik, 2020ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, eta 2020ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9koan, izendapena argitaratu zen.

Lidia Cumplido Viéitez andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean. Hortaz, lanpostu huts hori betetzen da gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizain izateko lanpostuetarako izendapen proposamena osatzen da, honako hauen alde:

–Desgaitasuna dutenentzako txanda.

PUENTE VARONA, ZULIMA

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2016301