12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-EXT-9

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 1993ko otsailaren 11n emandako Ebazpenaren bidez, erabaki zen Lodosako Ubidearen Erabiltzaileen Elkarte Orokorrari esleitzea Los Mártires presako oinaldeko jauziaren aprobetxamendu hidroelektrikoa egiteko deitutako lehiaketa, aipatu konfederazioak 1991ko maiatzaren 3an emandako Ebazpenaren bidez onetsitako baldintza-agiriari jarraikiz. Presa hori Ebro ibaian dago, Lodosako (Nafarroa) eta Alcanadreko (Errioxa) udal mugarteetan.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Ur komisarioak 2020ko irailaren 13an hartutako Erabakiaren bidez, honako kontzesioaren eskubidea azkentzeko espedientea ireki da, kontzesioaren epea iraungi delako: Ebro ibaian 130.000 l/s-ko ur aprobetxamendua egitea, Lodosako Ubidearen zentral hidroelektrikoan energia elektrikoa ekoizteko, Lodosako udal-mugartean (Nafarroa). Kontzesio hori Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 1994ko abuztuaren 11ko Ebazpenaren bidez egin zen. Eskubidea Lodosako Ubidearen Erabiltzaileen Elkarte Orokorraren izenean dago inskribatua erakunde honen Uren Erregistroan, A atalean, 7. liburuan, 135. orrialdean.

Lodosako zentral hidroelektrikoaren aprobetxamenduan errespetatu beharko dira, Lodosako ureztaketetarako emariez gainera, eskuineko bazterretik ura hartzen duten beste lehentasunezko aprobetxamenduenak.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta azkentzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zilegi da prozeduraren edukia aztertzea, baina aurretik eskatu behar da mezu elektroniko bat bidaliz “hidroelectricos@chebro.es” helbidera edo 976 711 155 telefonora deituz bulegoko ordu baliodunetan.

Zaragozan, 2020ko abenduaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015658