12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Hondakinak biltzeko zerbitzua arautzen duena 2021erako. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko abenduaren 22ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Etxeko eta merkataritzako hondakinak (hiri-hondakin solidoak) bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horri lotutako gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskala, hondakinak biltzeko tasen eranskina eguneratu baita, ostalaritzako jardueretarako %50eko murrizketa aplikatuz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ezarritako tarifak jendaurrean egonen dira ezarritako epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zangozan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2100377