12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2020ko 6., 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 6/2020, 7/2020, 8/2020, 9/2020, 10/2020, 11/2020 eta 12/2020 espedienteak, hain zuzen ere aparteko kredituak gaitzen baitira.

2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an, jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaletxeko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

Aparteko kredituak:

92000-62600 Informatikako ekipoak eta aplikazioak erostea: 18.000 euro.

41212-48900 Udalaren kalte-ordainak, parke eolikoa: 35.000 euro.

41900-69200 Abeltzaintzako ustiategien ur kanalizazioa: 40.000 euro.

33310-62600 IMS zerbitzaria erostea, zinema-kamera: 11.500 euro.

23180-2269902 Zenbait gastu COVIDagatik: 10.000 euro.

2315-2269902 Merkataritza sustatzeko kanpainaren gastuak: 3.500 euro.

41213-64000-Azterketa, haitzuloen inguruetan jarduteko plana: 17.850 euro.

Finantzaketa:

7508005 Haitzuloen azterketarako dirulaguntza: -7.678 euro.

77001 Etxaldeen jabeei ekarpena uraren kanalizaziorako: 40.000 euro.

Beheititzea, deuseztatzeagatik:

33806-22620 Herriko jaien antolaketa: 88.172 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Valtierran, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2100313