12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

8/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Urrozko Udalak, 2020ko abenduaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 8. aurrekontu-aldaketa 2020. urteko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Urrozen, 2021eko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2100205