12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko azaroaren 2an egin bilkura arruntean eta kontzejukideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2020 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, aparteko kredituari buruzkoa.

Espedientea jendaurrean egon da, argitaraturik Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2020ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 17koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean, behar izanez gero; hori guztia, honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikuluan eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

“Gaia: 2/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Hasierako onespena. Aparteko kreditua.

Gastuetako partida hau sortzea:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

92000 6330001

Aparteko kreditua

Kontzejuko galdarako automata aldatzeko espedientea

12.000,00

Finantzabideak:

PARTIDA

ALDAKETA MOTA

IZENA

1-870

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina sartzea

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

12.000,00

Tebasen, 2020ko abenduaren 14an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2100351