12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3022/2020 EBAZPENA, abenduaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 1ean emandako 1343/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 13an emandako 1678/2020 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3koan.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 9an emandako 2888/2020 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitektoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta Javier Redín Sarasola jaunari, burutza bat betetzen ari denari, 3931 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, funtzionarioen araubidekoa eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. Javier Redín Sarasola jaunari adieraztea ezen destino berriaren jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2021eko urtarrilaren 21ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Zerbitzu zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiatzaileen kasuan, lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.6 oinarrian ezarritakoarekin.

4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz 8 lanpostu hutsik gelditu dira, I. eranskinean jaso direnak.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio guztiak edukiko ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da haren kontra, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko abenduaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

I. ERANSKINA

Arkitektoen lanpostuen lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko lanpostuak

DEPARTAMENTUA

ESPARRUA (LEKUALDAKETARAKO)

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

GIDABAIMENA

7946

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEP.

BARNE ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

1425

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEP.

LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

2754

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEP.

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

2755

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEP.

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

3805

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEP.

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

7498

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEP.

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

7499

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEP.

ETXEBIZITZA ZN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

70944

OSASUN DEP.

O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

X

Iragarkiaren kodea: F2016255