12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

2020/02 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oitzeko Udalak, 2020ko abenduaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Oitzen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ugutz Zelaieta Fernandez.

Iragarkiaren kodea: L2100227