12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2020/VI aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2020ko abenduaren 24an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2020/VI espedientea. Aparteko kreditua emanez finantzatuko diren gastuak dira, eta horretarako indarrean dagoen aurrekontutik konprometitu gabe dauden beste partida batzuetako kredituak ezabatuko dira edo bajan eman, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 213. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, interesdunek hori aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Alegaziorik ez badago, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Melidan, 2020ko abenduaren 24an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2100129