12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

5/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2020ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 5-2020 aurrekontu-aldaketa.

Jendaurrean egon delarik 2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 24an, iragarkia argitaratuta, ez da haren aurkako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsita gelditu da 5-2020 aurrekontu-aldaketa, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan.

Aparteko kredituak

Gastuak sortzea:

1. kapitulua.–1.327.629 partida, “Herritarren parte-hartzea: Lekunberri bizigarri”: 14.000,00 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza.

7. kapitulua.–1.7508009 partida, “Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Lekunberri bizigarri”: 13.000,00 euro.

Diru-sarrera: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza.

2. kapitulua.–1.29000 partida, “EIOZ”: 1.000,00 euro.

Kreditu transferentziak

Kreditu transferentziak:

1. kapitulua.–1.110.9130002 partida, “Nafarroako Rural Kutxako 0.47 maileguaren amortizazioa: Haur hezkuntzako ikast. handitzea - Espaloiak”: 500,00 euro.

1. kapitulua.–1.110.9130003 partida, “Nafarroako Aurrezki Kutxako 1.1 maileguaren amortizazioa: ikastetxea handitzea”: 1.000,00 euro.

1. kapitulua.–1.1510.1200401 partida, “Zerbitzu orokorretako langileen oinarrizko ordainsariak”: 1.000,00 euro.

1. kapitulua.–1.1510.1200702 partida, “Mantentze-lanetako arduradunaren graduaren ordainsaria”: 3.000,00 euro.

1. kapitulua.–1.1510.1200703 partida, “Zerbitzu anitzetako langileen graduaren ordainsaria”: 2.500,00 euro.

1. kapitulua.–1.1510.1200901 partida, “Zerbitzu anitzetako langileen familia-laguntza”: 1.000,00 euro.

1. kapitulua.–1.1510.1210302 partida, “Mantentze-lanetako arduradunaren ordainsari osag.”: 1.000,00 euro.

1. kapitulua.–1.1510.1210303 partida, “Zerbitzu anitzetako langileen ordainsari osag.”: 1.000,00 euro.

2. kapitulua.–1.1533.2100 partida, “Kaleen kontserbazioa”: 10.000,00 euro.

1. kapitulua.–1.3331.1300004 partida, “Mitxauseneako garbiketako langileen ordainsariak”: 2.000,00 euro.

2. kapitulua.–1.3420.21200 partida, “Kirol instalazioen kontserb. eta konponketa arruntak”: 7.000,00 euro.

4. kapitulua.–1.4620.46700 partida, “Plazaola Turismo Partzuergoa”: 2.000,00 euro.

2. kapitulua.–1.9200.21600 partida, “Informatikako mantentze-lanak”: 6.000,00 euro.

Gastua: Partida beheititua.

4. kapitulua.–1.1612.6230002 partida, “Ercillaren obrak: industriarako ura”: -40.500,00 euro.

Lekunberrin, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2100270