12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2020ko aurrekontuko 12. eta 13. aldaketak. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2020ko azaroaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Itzako Udalaren 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko 12. eta 13. espedienteak.

2020ko 280. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean, erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatu zuen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

12/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

1 9200 6220002

UDALETXEKO IGOGAILUA MOLDATZEA. BEHEKO SOLAIRUA

2.700,00

Finantzaketa (kreditua beheititzea):

1 9200 2120001

ARTXIBOKO GANGATXOAK

2.700,00

13/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

1 1602 6320001

ZIAKO BILTEGIKO HODIA BERRITZEA

8.000,00

Finantzaketa (kreditua beheititzea):

1 1602 2100004

ZIAKO UR-BILTEGIA KONPONTZEA

8.000,00

Itzan, 2020ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2100315