12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2020ko aurrekontuko 10. eta 11. aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, 10 eta 11/2020 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

10/2020 ALDAKETA

Aparteko kreditua

KONTZEPTUA

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

40.500

Goititzea gastuen aurrekontuan:

KONTZEPTUA

FURGOI ELEKTRIKOA ETA KARGATZEKO PUNTUAK EROSTEA

40.500

11/2020 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

KONTZEPTUA

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

20.000

Goititzea gastuen aurrekontuan:

KONTZEPTUA

ABELTZAINTZAKO INBERTSIOAK

20.000

Muetzen, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2100029