12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko 6tik 12ra bitarteko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 10ean, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 6tik 12ra bitarteko aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 34200 4490001 partida.

Ekarpena, Gastizun SLk izan dezakeen defizitari: 30.000,00 euro.

Aurrekontuko 9200 1310004 partida.

Bulegoetako administrazio-kontratudunak: 20.000,00 euro.

Aurrekontuko 3420 74000 partida.

Ekarpena, Gastizun SLren mailegu eta interesetarako: 4.200,00 euro.

Aurrekontuko 1510 6000005 partida.

Hiri-altzariak: 51.000,00 euro.

Aurrekontuko 9200 21200 partida.

Eraikinen eta bestelakoen kontserbazio eta konponketa lanak: 50.278,20 euro.

Aurrekontuko 1510 21000 partida.

Erabilera publikoko ondasunen kontserbazio eta konponketa lanak: 11.250 euro.

ALDAKETAK, DIRU-SARRERAK SORTZEAGATIK

Aurrekontuko 7505001 partida.

Kapital transferentziak, COVID-19ak eragindako aparteko neurriak: 86.528,20 euro.

Aurrekontuko 7505001 partida.

Kapital transferentziak, despopulazioari aurre egiteko 10.000 bizilagunetik beherako udalerrietan: 26.000,00 euro.

Aiegin, 2021eko urtarrilaren 7an.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2100210