12. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

LABURPENA, UHUNeko Tuterako zentro elkartuak 2020ko abenduaren 18an ikerketa sari berezirako egin zuen deialdiaren oinarri arautzaileena. DDBN (identifikazioa): 541383.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/541383).

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute zentro elkartuko irakasle-tutoreek eta tutoretza arduradunek, koordinatzaileek, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiek (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleek (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiek eta zentro elkartuko AZLek ere.

Bigarrena.–Xedea.

Tuterako UHUNak, “La Caixa” gizarte lanak eta Cajanavarra banku fundazioak babestuta, “Tuterako UHUNeko 2020ko Ikerketa Sari Bereziaren” deialdia egin du, honako hauek egindako ikerketa bultzatzeko: zentro elkartuko irakasle-tutoreak eta tutoretza arduradunak, koordinatzaileak, Tuterako UHUNean ikasketak amaitu dituzten ikasle ohiak (masterra, gradua, lizentzia), bai eta karrerako azken kurtsoan dauden ikasleak (kredituen %80 baino gehiago gainditu badituzte) edo doktoregaiak eta zentro elkartuko AZLak ere.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdiaren oinarri arautzaileak Tuterako UHUNeko web-orrian egonen dira eskura: www.unedtudela.es

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Sariaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da, eta urte bakoitzeko deialdian finkatuko da zein izanen den dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa. Sariek ezin izanen dute gainditu deialdiaren urteari dagokion ekitaldian eta aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kreditua.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere 15 eguneko epean.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

“Tuterako UHUNeko 2020ko Ikerketa Sari Berezia” banku-transferentziaren bidez ordainduko da, saria emateko antolatuko den jendaurreko ekitaldiaren egunaren inguruan.

Tuteran, 2020ko abenduaren 18an.–UHUNeko Tuterako zentro elkartuko partzuergoko zuzendaria, Luis J. Fernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F2100229