119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 2. artikuluan (UC-1 “Zabalgune estentsibo finkatua”). Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehatuetan, eta, zehazki, Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 2. artikuluan (UC-1 “Zabalgune estentsibo finkatua”). Aldaketak espedientean dagoen proposamen-agirian adierazitako edukia izango du.

2.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kopia bat Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura igortzea, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoarekin.

Zangozan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2107132