2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 747. lurzatian. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko apirilaren 23an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Behin betiko onestea Noaingo 1. poligonoko 747. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia, 3P Biopharmaceuticals enpresak sustatuta.
2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, behin betiko onetsitako proiektuaren kopia batekin batera.
3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudiarekin batera, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2021eko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2107110