119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia 22. poligonoko 310. lurzatian, Jurramendi zeharkaleko 3. zenbakian. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Antsoaingo 22. poligonoko 310. lurzatian, Jurramendi zeharkaleko 3. zenbakian, Selena Borja Echeverríak sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Antsoainen, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2107294