119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 94. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatza honen alkate udalburuak, 2021eko otsailaren 9an emandako ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Udal Plan Orokorrak Allon hiri lurzoru gisa sailkaturiko katastroko 1.poligonoko 94. lurzatiaren eremuari dagokionez, Carmen Murugarren Platerok sustatua, lerrokadura moldatzeari buruzkoa, eta jendaurrean jartzea; 2021eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia, martxoaren 4an. Epea iraganik, ez da ekarpenik eta alegaziorik aurkeztu, beraz, onetsitzat eman zen aurtengo apirilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran. Aditzera ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Allon, 2021eko apirilaren 4an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2107292