119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Oposizio-lehiaketa, C mailako administrari lanpostu bat barne igoera murriztuaren bidez betetzeko, lanpostu kopurua handitu gabe. Izendapena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2020ko urriaren 14an egin bilkuran, C mailako administrari lanpostu bat sortzea erabaki zuen, plantillan lanpostu kopurua handitu gabe betetzeko, barne igoera murriztuaren bidez. Erabaki hori 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Proba 2021eko apirilaren 28an egin zen, eta epaimahai kalifikatzaileak Amaia Barberena Elarre C mailako administrari izendatzeko proposamena egin zuen, bera izan baita gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangai bakarra.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziei jarraikiz, agintzen da:

1. Amaia Barberena Elarre Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko C mailako administrari izendatzea, ebazpen bidez, eta aurretik zuen egoera aldatzea, behar den neurrian, deialdiaren oinarriekin bat etorriz.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, zeinak lanpostuaren jabetza hartu beharko baitu hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik hasita.

3. Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean, eta beronen kontra errekurtso hauek aurkez daitezke:

1.–Berraztertzeko errekutsoa, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita, egintzaren organo egileari zuzendua.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2021eko maiatzaren 4an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2107216