119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzen duena.

Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 8. artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak eta udalek sustatu behar dituztela beren segurtasun-zerbitzuen plangintza operatiboa, baliabideen esleipen efizientea eta baterako aprobetxamendua, polizia-informazioko sistemen integrazioa eta antolaketa eta operazio arloetako estandarren homogeneizazioa.

Hori horrela, foru lege horren 16. artikuluak Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea eratzen du, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen departamentuaren erakunde aholku-emaile gisa. Erakunde aholku-emaile hori, Nafarroako Gobernuko eta udaltzaingoa duten toki entitateetako ordezkariek osatzen dute, eta hari dagokio txostenak eta proposamenak egitea tokiko poliziak koordinatzearen arloan sor litezkeen gai guztiei buruz. Arau horrek berak haren osaera ezartzen du.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren jakinarazpena ikusirik, non Nafarroako Toki Entitateek Batzordean behar dituzten ordezkariak proposatzen diren, eta kontuan hartuta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren gaur egungo egitura, hari atxikita baitago, eta bereak izanik segurtasun publikoaren arloko eskumenak, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Barneko zuzendari nagusiak proposatuta, eta Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legearen 16. artikuluan xedatuarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen osaera eguneratzea, honako pertsona hauek osatuko baitute:

a) Batzordeburua: Javier Remírez Apesteguía jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria den aldetik.

b) Batzordeburuordea: María Amparo López Antelo andrea, Barneko zuzendari nagusia den aldetik.

c) Hiru batzordekide, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren ordezkari, segurtasun publikoaren arloko departamentu eskuduna denez gero, titularrak berak izendaturik:

–Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Aitziber Juaniz Moriones andrea.

–Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Zapico Revuelta andrea.

–Nafarroako Foruzaingoko burua, Juan Carlos Zapico Revuelta jauna.

d) Hamar batzordekide, udaltzaingoa duten toki entitateen ordezkari, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak proposatuta:

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Azkoiengo alkatea eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaria.

–Ander Oroz Casimiro jauna, Antsoaingo alkatea eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUFK) bigarren lehendakariordea.

–Raúl Maiza González jauna, Berriozarko alkatea.

–Óscar Bea Trincado jauna, Cintruenigoko alkatea.

–David Álvarez Yanguas jauna, Castejongo alkatea.

–Javier Labairu Elizalde jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Zinegotzi Ordezkaria.

–Alejandro Toquero Gil jauna, Tuterako alkatea.

–Jesús Arrizubieta Astiz jauna, Tafallako alkatea.

–Lucía Echegoyen Ojer andrea, Zangozako alkatea.

–Koldo Leoz Garciandia, Lizarrako alkatea.

e) Idazkaria, hitza duela baina botorik ez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko funtzionario gisa –hari atxikita baitago Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea–, David Carabantes Bernal jauna, Segurtasunaren Koordinazio Ataleko burua.

2. Foru agindu hau batzordeko kide guztiei eta Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107325