119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, “Generazinema Garapena 2021” izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 558220.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena aurkeztu du eskatuz: zinemagintzako eta ikus-entzunezko lanen garapenerako Generazinema Garapena 2021 laguntzen deialdia onestea, haren oinarri arautzaileak onestea, 250.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea “Generazinema Garapena 2021” izeneko dirulaguntzaren deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2540-4709-334102: Generazinema Suspertu Plana: Zinemagintzarako laguntzak

2021

125.000,00

A20002-A2540-4709-334102: Generazinema Suspertu Plana: Zinemagintzarako laguntzak

2022

125.000,00

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 16an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Generazinema Garapena 2021/2022 deialdiaren oinarri arautzaileak

Zinemagintzako eta ikus-entzunezko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Laguntza deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezko sektoreak film luzeak eta laburrak produzitu ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta laguntza-kategoria jakin batzuk barne merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (UE) Erregelamenduarekin bat, laguntza araubide hau salbuetsita dago Europako Batzordeari jakinarazteko betebeharretik, eta Itunaren 107. artikuluko 3. apartatuaren arabera, bateragarriada barne merkatuarekin; izan ere, arestian aipatu 651/2014 Erregelamenduko I. kapituluko 54. artikuluan ezarritako eskakizun guztiak betetzen baititu.

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da laguntzak ematea film zinematografikoak eta ikus-entzunezko lanen proiektuak garatzeko. Fikziozkoak, sorkuntzako dokumentalak edo animaziokoak izaten ahal dira, eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke.

Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluarekin bat, honako hauek dira:

a) Film zinematografikoak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, merkataritzako ustiapenaren ikuspegitik, lehen-lehenik zinema aretoetan erakusteko helburuarekin sortu direnak. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: a) letrako baldintzak beteta ere, zinema aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, eta beraz, jendearengana beste komunikazio bide batzuetatik iristen direnak.

1.2. Parte hartzen ahalko duten proiektuek, guztira, jarraian adierazten den iraupena edo luzeagoa izan beharko dute:

–60 minutu banakako proiektuak badira.

–30 minutu sailak badira.

“Proiektuaren garapen” moduan ulertuko da, ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio fasea bera baino lehenago egiten diren operazioetara bideratua, batez ere honako hauetara: lanaren egile eskubideak eskuratzea, gidoia garatzea, aktoreak hautatzea, produkzio plana prestatzeko lanak, dokumentazio lanak eta filmatzeko tokiak bilatzekoak, aurrekontua eta finantzaketa plana prestatzea, marketin eta banaketa plana prestatzea, sustapen materiala prestatzea (inprimatzeko materialak eta bitarteko digitalak, teaserra, trailerra, programa pilotua, webgunea, storyboard-a, concept art-a eta pertsonaiak eta eszenatokiak diseinatzea, modelatzea, eta abar), proiektuaren alderdi teknologikoei lotutako lanak eta lana garatzeko fasean funtsezkotzat jotzen diren beste kontzeptu batzuk.

1.3. Deialdi honetan, bi laguntza modalitate daude:

–A modalitatea: fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak.

–B modalitatea: animazio proiektuak garatzeko laguntzak.

1.4. Laguntzen diren proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi horiek barne.

1.5. Proiektu zinematografiko bat garatzeko laguntza emateak ez dakar berekin hurrengo urteetan proiektu hori ekoizteko laguntza eman beharra.

1.6. Gehienez ere bi proiektutarako eskatzen ahalko da laguntza. Kasu horretan, puntuazio altuena lortzen duen proiektuari bakarrik emanen zaio dirulaguntza.

1.7. Ezin izanen da berriro aurkeztu deialdi honen aurreko aldietan dirulaguntza jaso duen proiekturik.

2. Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan xedatutako laguntzetarako eskaera egiten ahalko dute, Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legeko 4 n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren jarduerak garatzen badituzte, betiere.

Eskatzailea ekonomia intereseko talde bat bada, kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa, 8.3 oinarrian adierazitakoa, eskaera-orrian zehazten den izaera independenteko ekoiztetxeari eginen zaio (adierazitako ekonomia intereseko taldeko partaide dena).

2.2. Eskabidea egiteko unean ekoiztetxeak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua, eta ekoiztetxe moduan inskribatuta egon beharko du ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan.

2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Jarduera diruz lagungarria elkarrekin egin behar baldin badute onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridiko batek baino gehiagok, onuradun izaera lortzeko, enpresa batasun bat eratu beharko dute, hautatzen den entitate ordezkariaren bidez jardunen duena batasuneko kide guztien izenean, eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen du, bai laguntza-eskabidea eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira.

Enpresen batasuna eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura egonen dena. Laguntza-eskabidean, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen batasuneko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Batasuna ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Lege Orokorraren 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da batasunaren produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hein berean hartzen badu bere gain exekuzioaren konpromisorik handiena, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin.

Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan ehunekoa zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

2.5. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki entitateak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3. Aurrekontuko esleipena eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 250.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2021eko ekitaldi ekonomikoa: 125.000 euro, 2021erako onetsitako gastuen aurrekontuko “Generazinema Suspertu Plana: zinemagintzarako laguntzak” izeneko A20002 A2520 4709 334102 partidaren kargura.

–2022ko ekitaldi ekonomikoa: 125.000 euro, 2022rako onetsitako gastuen aurrekontuko “Generazinema Suspertu Plana: prestakuntza artistikorako laguntzak” izeneko A20002 A2520 4709 334102 partidaren kargura, edo 2022ko gastuen aurrekontuan xede horretarako sortuko denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada, betiere.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A) modalitatea; fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 60.000 euro.

  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.
  • 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.

–B) modalitatea; animazio proiektuak garatzeko laguntzak: 190.000 euro.

  • 2021eko ekitaldi ekonomikoa: 95.000 euro.
  • 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 95.000 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onartutako aurrekontu osoaren %60ko muga. Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

–A) modalitatea; fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 20.000 euro.

–B) modalitatea; animazio proiektuak garatzeko laguntzak: 40.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, Balorazio Batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina B modalitatera igaroko da. B modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina A modalitatera igaroko da.

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion dirulaguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten onuradunentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

3.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan xedatua aplikatuz, Generazinema Garapena 2020-2021 deialdiko onuradunetako batek uko egiten badio laguntzari, eta horren ondorioz deialdi hau dela-eta 2021eko ekitaldirako ezarritako betekizunen bat askatuko balitz, kopuru gehigarri bat erabili ahal izanen da, askatutakoaren zenbateko bera duena, 100.000 eurora bitarte gehienez ere.

Kopuru gehigarria eraginkor bihurtzeko baldintza izanen da Kultura eta Kirol Departamentuak kreditu gehigarrirako baimena ematea, eta baimen hori deialdiaren baldintza berberetan argitaratzea.

Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskaerak tramitatzeko ardura duen organoa Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala da. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu; horietatik bat gutxienez, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da, eta bestea, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko teknikari bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko teknikari bat.

4.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

5. Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Laguntzak ezin izanen dira eskuratu, deialdia egiten denean filmaketa hasita badago.

5.2. Aurkezten diren eskaerek, gutxienez, honako baldintzetako bi bete behar dituzte:

a) Garapeneko proiektuaren zuzendaritzaz arduratzen den pertsona Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea eskaera egindako unean. Arduradunak bat baino gehiago badira, aurreko baldintza bete beharko du gutxienez batek.

b) Zergak eta beste tributu-neurri batzuk aldatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legean xedatuari jarraikiz, filma garatzeko proiektuaren kostu osoaren %40 gutxienez Nafarroako lurraldean gastatzeko izatea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ekoiztetxearen gastuak Nafarroan eginikotzat emateko araubidean ezarritako irizpideekin bat.

c) Ekoiztetxeak helbide fiskala Nafarroan izatea proiektua gauzatzeko prozesu osoan.

5.3. Deialdian aurkezten diren proiektuek frogatu beharko dute badutela filma garatzeko fasearen kostu osoa ordaintzeko behar den finantzaketaren %15 edo gehiago (norberaren funtsak, hirugarrenen ekarpenak, laguntzak, eta abar).

5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, entitate eskatzaileak ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.

6. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da. Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre, Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

6.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

–1. atala (enpresa jarduerak): 961 taldea.

–3. atala (jarduera artistikoak): 011 taldea.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen ekoizpenari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Ekonomia intereseko talde bat izanez gero, taldearen eraketaren eskritura, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskaera aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen ekoizpenari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Dokumentazioa, egiaztatuko duena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta produkzio-enpresa moduan inskribatuta dagoela ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan.

e) 5.2 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena produkzio-enpresa eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala.

6.3.2. Agiri berariazkoak:

a) Proiektuaren azalpen memoria, non jasoko baitira: proiektua garatzeko aurreikusitako ekintza guztien deskribapen xehea, proiektuaren hasiera- eta amaiera-data zehazten dituen egutegia, eta, deialdi honetako 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa. Memoria hori II. eranskinaren arabera eginen da.

b) Gidoia edo, kasua bada, gidoiaren lanketa.

c) Egiaztapena, jabetza intelektualeko eskubideak dituela frogatuko duena, gidoiaren gainean edo aurreko lanen gainean, eta halakorik ezean, egiaztatzea adostuta dituela eskubideak lagatzeko aukeraren eta ondorengo kontratuaren baldintzak.

d) Garapen proiektuaren aurrekontu ekonomiko xehatua, III. eranskinaren araberakoa, jasoko dituena aurreikusitako gastu guztiak eta diru-sarreren aurreikuspena. 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak baizik ez dira sartuko. Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Aurrekontua, eskatzaileari dagokion aurrekontu zatiarena soilik.

–Erantzukizunpeko adierazpena, berariaz jasotzen dituena koproduktore bakoitzak hartutako exekuzio konpromisoak.

e) Ekoizpenerako gutxi gorabeherako aurrekontu globala eta finantzaketa plana.

f) Proiektu horretarako eskatu eta lortu diren bestelako laguntzen aitorpena eta horien zenbatekoa, nafarroa.eus web-orrian eskuratzen ahal den eskaera egiteko inprimaki-ereduaren araberakoa.

g) Dokumentazioa, proiektuak zer finantzaketa duen egiaztatuko duena. Honako agiri mota hauek onartuko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin sinatutako kontratuak; zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako banku abalak; kontu korronteari buruzko bankuko ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenei buruzko ziurtagiriak; eskaera aurkezten den unean eginda eta ordainduta dauden gastuen gaineko egiaztapen agiriak.

h) Filmaren zuzendaritzaz arduratzen den pertsonak ez badu lehenago film luzerik egin, baina bai film laburrak edo sailak, eginak dituen film labur edo sail guztien lagin bat.

i) Filmaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta gidoiaz arduratzen diren pertsonekin filma garatzeko lanak egiteko sinatutako akordioak.

j) Proiektuaren garapenean parte hartzen duten arduradun artistikoek sinaturiko erantzukizunpeko adierazpenak eta/edo interes gutunak.

k) Erantzukizunpeko adierazpena, filmaketa ez dela hasi, eta horretan hasteko aurreikuspena zein den adieraziko duena.

l) 5.2 oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

m) 5.2. oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: erantzukizunpeko adierazpena, Nafarroan eginen den gastuaren portzentajea adieraziko duena.

n) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitateak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1. oinarriko a, b eta d apartatuetako agiriak aurkeztera. Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.

6.5. Dirulaguntza-eskaerak identifikazio/akreditazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7. Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

–Zuzeneko kostuak:

a) Lanaren edo gidoiaren lanketaren (Script Doctoring) egile eskubideak eskuratzea.

b) Gidoiaren garapena: idazketa, berridazketa edo egokitzapena, kanpoko aholkularitza, itzulpen lana.

c) Sustapen materiala diseinatzea eta prestatzea: material inprimatua eta digitala, teaserra, trailerra, story board delakoa, webgunea, eta abar.

d) Marketin eta banaketa plana prestatzea.

e) Koprodukzio foroetara eta azoketara joatea: joan-etorri, mantenu, ostatu eta akreditazio gastuak ondorengoetara mugatuko dira:

  • Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen badira; gau bakoitzeko, 60 euro ordainduko dira gehienez.
  • Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) 20 euro ordainduko dira.
  • Joan-etorriko gastuak: norberaren autoa erabiliz gero, 0,30 euro ordainduko dira kilometroko, gehi autobideko, bidesariko eta aparkalekuko gastuak. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

f) Aktoreak hautatzeko lanak eta lokalizazioak bilatzekoak.

g) Dokumentazio lanak eta artxiboetan bilatzekoak, grafika (animazio kasuetan).

h) Garapenaren kudeaketarako langileen gastuak. Langileek proiektuan benetan emandako denboraren araberako zati proportzionalak egotziko zaizkio programari, eta deskripzio-memorian edo proiektuaren aurrekontuan adierazi beharko dira.

i) Proiektuari lotutako aholkularitza juridiko eta fiskala: aholkularitza ematea eta kontratuak idaztea, koprodukzio kontratuetan, saldu aurreko kontratuetan, obraren eskubideen gainean eta proiektuan parte hartzen duten profesionalekin sinatzeko kontratuetan, etab.

j) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisiaren ondorioz nahitaezkoak diren edo osasun agintaritzak gomendatzen dituen materialak erosteko edo zerbitzuak kontratatzeko gastuak.

k) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (abenduaren 20ko 114/20 Foru Dekretua).

l) Proiektua egoki gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren beste gastu batzuk, deialdi honen 1.2 puntuan ezarritako kontzeptuei lotuak baldin badaude.

–Zeharkako kostuak:

m) Gastu orokorrak, jaialdiari egozteko modukoak izan ez arren, diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak badira. Gastu horiek aurrekontuan jaso beharko dira, eta ezin dira izan onartzen den guztirako aurrekontuaren %7tik gorakoak.

n) Gastu diruz lagungarritzat joko dira finantza gastuak, aholkularitza juridiko edo finantzarioko gastuak, notario eta erregistro gastuak, diruz lagundutako proiektua egiteko peritu gastuak eta berariazko administrazio gastuak, baldin eta zuzeneko lotura badute dirulaguntzaren xedeko jarduerarekin eta ezinbestekoak badira hura behar bezala prestatu nahiz gauzatzeko. Salbuespen gisa, bankuko bermeen gastuak diruz laguntzen ahalko dira, zuzeneko lotura badute diruz lagundutako jarduerarekin. Ez dira inolaz ere diruz lagunduko bankuko kontuen interes zordunak, ez eta interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ekipamendu ondasunen, ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Kasu honetan, salbuetsita dago 7.1 oinarrian ezarri dena, dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruzkoa.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

8. Proiektuen balorazioa.

8.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte. Batzorde hori deialdi honen oinarrietako 4.2 puntuan ezarritakoari jarraikiz osatuko da.

8.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

8.3. Honela eginen da balorazio prozesua:

–1. fasea: kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskaerak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten proiektuak soilik onartuko ditu.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 45 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena (8 puntu bitarte).

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazio proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

3

Hiru film labur edo hiru sail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bi edo gehiago)

2

Bi film luze edo bi sail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bat edo gehiago)

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera).

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

2

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea (5 puntura bitarte).

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animazio proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak

2

Hiru film labur edo hiru sail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bi edo gehiago)

1

Bi film luze edo bi sail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bat edo gehiago)

2

Jaialdietan lortutako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesa ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean)

2

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

1

Kasu batean nahiz bestean, eskaera aurkeztu duen ekoiztetxeak II. eranskinean adierazi beharko du azken 7 urteen barruan estreinatutako erreferentziazko filma (animazioko proiektuen kasuan azken 9 urteetan) eta txarteldegiko datu ofizialak.

Zuzendaritza baterakoa bada, aintzat hartuko da eskaera egin duen ekoiztetxeak adierazitako pertsonaren ibilbidea.

Sailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

  • Sailtzat hartuko da emankizun multzo batez (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generikoduna edo gabea, ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko helburuz egina, non emankizun bakoitza bakarreko kontakizuna izaten ahal den, edo hurrengo emanaldian jarraipena duena.
  • Sailak 4 emankizun izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 90 minutuko guztizko iraupena.
  • Sailak izan beharko du telebista edo online gordailu bidez emana.

c) 10 puntu gehienez; proiektua garatzeko fasean Nafarroan eginen diren gastuak, portzentajean zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%91 eta %100 artean.

10

%81 eta %90 artean

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Nafarroan errotutako ekoiztetxea: 2 puntu emanen dira eskaera egin duen ekoiztetxeak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baditu.

e) Finantzaketa lortzea, garapen faseko finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (7 puntu gehienez).

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%40tik gora

7

%36 eta %40artean

6

%31 eta %35artean

5

%26 eta %30artean

4

%21 eta %25artean

3

%16 eta %20artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

  • 2 puntu zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.
  • 1 puntu zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea bada.

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari emakumezko baten lehenengo edo bigarren film luzea

2

Zuzendari gizonezko baten lehenengo edo bigarren film luzea

1

g) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio abiapuntuan dagokion puntuazioari. Emakumezko zuzendari berria bada, puntu bat gehituko zaio aurreko apartatuan lortutako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, betiere parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE HARTZEA

HAZTAPENA

Emakume batek zuzendua

3

Gidoilaria emakumezkoa da

2

Produktore eragilea emakumezkoa da

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 4 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

2

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

2

i) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: 2 puntu gehienez.

PRAKTIKETAKO KONTRATUA

HAZTAPENA

Bi pertsona edo gehiago

2

Pertsona bat edo gehiago

1

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektuarekin lotuak izan beharko dute nahitaez.

–2. fasea: balorazio batzordeak 55 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea (gehienez 35 puntu), baremo honen arabera:

  • Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (25 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Ideia originala

5 puntu gehienez

Kontakizun-proposamena

5 puntu gehienez

Lanketa bisuala

5 puntu gehienez

Memoriaren sendotasuna

5 puntu gehienez

Bakantasuna

5 puntu gehienez

  • Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea (5 puntu gehienez).
  • Ikusleria-analisiak, proiektuaren zabalkunderako plana (5 puntu gehienez).

b) Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna: gehienez 20 puntu, baremo honen arabera:

AURREKONTUAREN KOHERENTZIA ETA PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Beste autonomia erkidego batzuen laguntzak, Mediarenak edo Ibermediarenak

2 puntu gehienez

Garapenean espezializaturiko merkatuetan aukeratua izatea

3 puntu gehienez

Nazioarteratzeko aukerak

5 puntu gehienez

Aurrekontuaren eta garapen proiektuaren arteko egokitzapena

10 puntu gehienez

Atal hau egoki baloratu ahal izateko ondoko merkatuetako aukeraketak eta sariak kontuan hartuko dira: Cartoon Forum, Cartoon Series, Annecy Mifa Pitch, Annecy Goes to Cannes, Euroimages Cartoon Movie saria (garapenerako).

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, betiere I. eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

8.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, fase bakoitzean lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak eta “onartutako aurrekontua” kontzeptuei buruzko 3.2 eta 3.3 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskaera berregin ahal izanen du, 3.5 puntuan adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

8.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak. Gainera, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.

9.4. Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.5. Deialdi honen gaineko komunikazio guztiak bideratuko dira Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.navarra.es). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.

10. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

10.1. Deialdi honetan araututako dirulaguntza bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Dirulaguntza ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, mezenasgo-ekarpen, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

10.2. Beste entitate batzuek emandako dirulaguntzarik edo laguntzarik eskuratuz gero, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

11. Onuradunek bete beharrekoak.

11.1. Laguntzaren esleipena jakinarazi ondotik, eskatzaileak nahitaez idatziz adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, eta konpromisoa hartuko du diferentzia bere kontura ordaintzeko eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantentzeko. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola uste izanen da.

11.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek (pertsona fisikoek salbu) gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute telematika bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak.

Onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du, horrek galarazi gabe zehapenak.

11.3. Onuradunek betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

c) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan.

d) Onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

f) Betetzea sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

g) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

11.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

11.5. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimakien, publizitatearen eta web-orrien kasuan, lankidetza horren berri emateko, “Subvenciona/Laguntzailea” esaldia txertatuko da, eta horren ondotik, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmetako kredituen kasuan, hasierako kredituetan adieraziko da, ikusleek argi eta garbi irakurtzeko moduan, eta kartela bakarrean, jardueraren gainerako lankideen aipamenetatik bereizita. Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

11.6. Ekoiztetxeak hitz ematen du ez duela hizkera edo irudi sexistarik erabiliko inolako publizitate edo informazio euskarritan. Halaber, egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabiliko da (horretarako, honako lan hau kontsulta daiteke: “La Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad”, helbide honetan dagoena:

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf

12. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Laguntzen ordainketa bi alditan eginen da: lehenbiziko ordainketa 2021ean eginen da eta onartutako dirulaguntzaren %50era bitarte ordainduko da; bigarren ordainketa 2022an eginen da eta emandako dirulaguntzaren %50era bitarte ordainduko da, hurrengo puntuetan ezarritako baldintzen arabera:

12.2. Lehenengo ordainketa (2021):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da entitate onuradunak diruz lagundutako jardueraren %50 gutxienez egin duela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak txostena egin ondoren gauzatuko da ordainketa; horretarako baldintza izanen da 2021eko urriaren 31ra bitarte, data hori barne, honako agiri hauek aurkeztea:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda excel formatuan igorriko da.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Justifikazioa aurkezteko egunera bitarte eginiko fakturen edo froga-balioa duten agirien zenbatekoak 2021eko ekitaldirako emandako laguntzaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izan beharko du

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren eginen dira konturako ordainketak.

12.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2021eko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2021eko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko IV. eranskina aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (diruzaintzaren egoeraren egiaztagiria edo bere banku-kontuetako saldoen egiaztagiria, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

12.3. Bigarren ordainketa (2022)

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.3.1. Ordainketa.

Bigarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %50 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, betiere, baldin eta 2021eko urriaren 31rako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Garapen proiektua azaltzeko memoria zehatza, honako hauek jasoko dituena:

–Proiektuan egindako jarduketei buruzko txostena.

–Gidoi osoa.

–Lehenengo produkzio plan xehatua eta ikus-entzunezko lanaren behin-behineko aurrekontua.

–Lehenengo plan xehatua eta dokumentazioa filmaziorako aurreikusten diren lekuei buruz.

–Aktoreak hautatzeko proposamena.

–Filmaren finantzaketa plana.

–Laguntzaren eskaeran konprometitutako beste jarduketa batzuk.

–Azken dokumentazioa aurkezteko egunerako, proiektuari emandako beste laguntza batzuei buruzko zinpeko aitorpena.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

c) Proiektuaren kostuen zerrenda zehatza, III. eranskinaren araberakoa.

d) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFZ; fakturaren kontzeptua, zenbakia eta data; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta), eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Zerrenda Excel formatuan igorriko da.

e) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen ziurtagiriak. Fakturak 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dute, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 puntuan zehaztutakoak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

f) Diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa (norberaren funtsak, beste dirulaguntza batzuk).

g) Proiektuaren gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

h) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmaren gai nagusia, adierazita edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Parte-hartzea:

  • Talde artistikoa (egilea emakumezkoa, gizonezkoa edo ezezaguna).
  • Talde teknikoa (gizonezkoak edo emakumezkoak)

12.3.2. Konturako ordainketa.

Salbuespenez, konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

a) Ordainketa mota hau eskatu nahi bada, berariazko eskaera egin beharko da, emandako laguntzaren %50eko zenbatekora arte gehienez ere, 2022ko irailaren 30era bitarte (data hori barne). Eskaera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko da, www.navarra.es-,honako agiri hauekin batera:

–Ordainketa mota horren eskaera (konturako ordainketa) eta eskatutako zenbatekoa.

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/emailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda excel formatuan igorriko da.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren eginen da konturako ordainketa.

12.4. Hautatutako ordainketa mota zeinahi dela ere, ekoizle onuradunek 2022ko urriaren 31ra bitarte, data hori barne, aurkeztu beharko dute 12.3.1 oinarrian adierazitako dokumentazio guztia.

12.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

12.6. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazio-kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I.–Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II.–Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

12.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

12.8. Deialdi honen 5.2. b) oinarrian adierazitako betebeharra aldatzeak (dirulaguntza emateko kontuan hartu bada, betiere), dirulaguntza emateko ebazpena ere aldatu behar izatea ekar dezake, bai eta emandako laguntza birdoitu behar izatea ere, taula honen arabera:

NAFARROAN EGINDAKO GASTUAREN AZKEN PORTZENTAJEA

MURRIZTAPENA EMANDAKO LAGUNTZAN

%30 eta %39 artean

%10

%26 eta %30 artean

%20

%21 eta %25 artean

%30

%15 eta %20 artean

%40

%26tik behera

%50

13. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

13.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek V. eranskina beteko dute.

13.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

13.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

14. Laguntza itzultzea.

Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. puntuan adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

15. Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan ezarritakoa izanen da.

16. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

17. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: F2106315