119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

17E/2021 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia eta plan hori aldatzeko espedienteetako arauak, orain arte argitaratu gabekoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.

Horrenbestez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 29.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuak 1997ko abenduaren 22ko Erabakiaren bidez onetsi zuen Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia (1. eranskina) eta plan hori aldatzeko espedienteetako arau hauek, orain arte argitaratu gabekoak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzea:

–Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 59. artikuluaren aldaketa, Nafarroako Industria Lurzorua SAk sustatua (NASUINSA), Nafarroako Gobernuak 2000ko ekainaren 5eko Erabakiaren bidez onetsi zuena (2. eranskina).

–Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, Nafarroako Gobernuak 2001eko uztailaren 2ko Erabakiaren bidez onetsi zuena (3. eranskina).

–Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 79. artikuluaren aldaketa, Volkswagen Navarra SAk sustatua, Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 19ko Erabakiaren bidez onetsi zuena (4. eranskina).

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak zenbatuko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Orkoiengo Udalera, Oltza zendeako Udalera eta Arazuriko Kontzejura igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 29an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ONETSITAKO ARAUDIA

Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala.

Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 59. artikuluaren aldaketa.

Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa.

Arazuri-Orkoien industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 79. artikuluaren aldaketa.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F2107211