119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

43E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, espediente honen testu bategina onesten duena: Ezkabarteko udal plana aldatzeko espedientea, hirigintzako araudiaren 66. artikuluan ezarritako baso-lurzoruaren araubidea eguneratzeko Ezkabarteko udal-mugarterako. Sustatzailea Joaquín Elizalde Urdanoz da.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 13ko 83E/2020 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen planeamenduaren aldaketa hori, eta xedatu zen hirigintzako agiriaren testu bategina aurkeztu behar zela, gehienez ere hiru hilabeteko epean, zenbait zuzenketa eginda indarreko lege-esparrura egokitzeko, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenean eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluan ezarritakoarekin bat.

2021eko martxoaren 1ean, eskatutako dokumentazioaren zati bat aurkeztu zuen Ezkabarteko Udalak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan. Dokumentu horretan behar bezala jaso da proposatutako araudiaren testua.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenaren eta ofizioz egindako testu bateginaren arabera, eta udalari 83E/2020 Foru Agindua jakinarazi zitzaionetik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan ezarritako hiru hilabeteko epea igaro ondoren, osagarri modura, Departamentuko titularrak araudiaren testu bategina onetsi eta argitara dezake, foru agindu horretan ezarritakoa betetzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Ezkabarteko udal plana aldatzeko testu bategina, hirigintzako araudiaren 66. artikuluan ezarritako baso-lurzoruaren araubidea eguneratzeko Ezkabarteko udal-mugarterako. Espedientearen sustatzailea Joaquín Elizalde Urdanoz da, eta testua ofizioz egin du Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak, argitaratzeko behar ziren zuzenketak eginda.

2. Agindua ematea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abuztuaren 13ko 83E/2020 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Foru agindu horren testua osorik jaso da foru agindu honen 1. eranskinean. Onetsitako udal planaren aldaketaren testu bategina, berriz, 2. eranskinean jaso da.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Ezkabarteko Udalari eta espedientearen sustatzaileari. Udalari onetsitako testu bateginaren kopia bidaliko zaio.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

1. ERANSKINA

83E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, espediente hau behin betiko onesten duena: Ezkabarteko udal plana aldatzeko espedientea, hirigintzako araudiaren 66. artikuluan ezarritako baso-lurzoruaren araubidea eguneratzeko Ezkabarteko udal-mugartean. Sustatzailea Joaquín Elizalde Urdanoz da.

Ezkabarteko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea, zuzentzeko determinazio hauek erantsita, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak egindako txostenarekin bat etorriz:

“a) Hirigintzako fitxan baso-lurzorua 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera egokitzea: baso-lurzorua, oro har, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinarekin parekatzen da, bertan aitortutako edozein baliorekin, eta baso-lurzoruaren eremuetan babesteko beste kategorizazio batzuk egon daitezke aldi berean, sektoreko legeriaren edo LAP3ko lurralde garapenaren ereduko babes bereziko eremuen bidez ezarrita. Idazten ari den udal plan orokorrean baso-eremu bakoitzaren kategorizazioa zehaztu arte, harekin parekatu daitezkeen kategorizazioek proposatutako erabileren oinarrizko araubidea partekatzen ahalko dute.

b) Araubidean abeltzaintzari dagokionez agertzen den ‘intentsibo’ aipamena kentzea, edo, bestela, berriro estentsibo jartzea hura jasotzen duen paragrafoan.

c) Baso-erabilerari buruzko aipamena kentzea baimendutako eraikinetan. Izatekotan, proposatutako gainerako testuarekin bat etorrita izanen lirateke baimengarriak.

d) Memorian eguneratzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko oraingo artikuluen eta indarreko araudiaren aipamena”. Aplikatu beharreko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluarekin bat etorriz, udalari eskatu behar zaio zuzenketa horiek jasotzen dituen testu bategina aurkezteko hiru hilabeteko epearen barruan.

Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Ezkabarteko udal plana aldatzeko espedientea, hirigintzako araudiaren 66. artikuluan ezarritako baso-lurzoruaren araubidea eguneratzeko Ezkabarteko udal-mugartean. Sustatzailea Joaquín Elizalde Urdanoz da. Udalak hirigintzako dokumentuaren testu bategina aurkeztu behar du, gehienez ere hiru hilabeteko epean, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenean eta 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.16.b) artikuluan ezarritakoarekin bat. Testu horretan zuzenketa hauek jaso behar dira, indarreko lege-esparrura egokitzeko:

a) Hirigintzako fitxan baso-lurzorua 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera egokitzea: “Baso-lurzorua, oro har, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinarekin parekatzen da, bertan aitortutako edozein baliorekin, eta baso-lurzoruaren eremuetan babesteko beste kategorizazio batzuk egon daitezke aldi berean, sektoreko legeriaren edo LAP3ko lurralde garapenaren ereduko babes bereziko eremuen bidez ezarrita. Idazten ari den udal plan orokorrean baso-eremu bakoitzaren kategorizazioa zehaztu arte, harekin parekatu daitezkeen kategorizazioek proposatutako erabileren oinarrizko araubidea partekatzen ahalko dute”.

b) Araubidean abeltzaintzari dagokionez agertzen den “intentsibo” aipamena kentzea, edo, bestela, berriro estentsibo jartzea hura jasotzen duen paragrafoan.

c) Baso-erabilerari buruzko aipamena kentzea baimendutako eraikinetan. Izatekotan, proposatutako gainerako testuarekin bat etorrita izanen lirateke baimengarriak.

d) Memorian eguneratzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko oraingo artikuluen eta indarreko araudiaren aipamena.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia, dagokion udalak eskaturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Joaquín Elizalde Urdanozi, baita Ezkabarteko Udalari ere, dagokion hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

2. ERANSKINA

Onetsitako testu bategina

Ezkabarteko udal planaren III. kapituluaren –Lurzoru Urbanizaezina–II. atalaren –Arau Partikularrak–66. artikulua –Baso-lurzorua–aldatzeko aurkeztutako testu bateginari dagokionez onesten den araudia:

66. artikulua. Baso-lurzorua:

1. Oro har, baso-lurzorua 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako gorde beharreko lurzoru urbanizaezinarekin parekatzen da, bertan aitortutako balioekin (ingurumen baliokoak: “Ingurumen eta babes balioa duten arboladiak” edo “Zuhaixkak eta belarkiak”; natura aldetik ustiatzeko balioa dutenak: “Ekoizpeneko basoak; ingurumen eta babes balioa duen basoa”, baita paisaia balioa edo garapen eredua zaintzeko balioa dutenak ere). Baso-lurzoruaren eremuetan bestelako babes kategorizazioak egon daitezke aldi berean, sektoreko legediaren edo LAP3ko lurralde garapenaren ereduko babes bereziko eremuen bidez ezarrita, adibidez, “ingurumen balioa-lurralde konektagarritasuna”, etab. Idazten ari den UPOan baso-eremu bakoitzaren kategorizazioa zehaztu arte, harekin parekatu daitezkeen kategorizazioek proposatutako erabileren oinarrizko araubidea partekatzen ahalko dute.

2. Babes araubidea:

a) Eraikuntzaz kanpoko jarduerak.

–Debekatuak: landaredia erretzea.

–Baimengarriak: pista edo bide berriak egitea, luberritzea, mailakatzea, meatzaritza, legarra eta harea ateratzea, harrobiak eta arraseko mozketa egitea, tradizioz halakoak egin diren eremuetan eta ezartzen diren baldintzak beteta.

–Onartuak: gainerako jarduerak.

b) Eraikuntza jarduerak:

–Debekatuak: lurzoruaren xedea edo izaera eraldatu, babestu nahi den balio berariazkoa kaltetu edo lurraldearen antolamenduko tresnek edo sektoreko legediak ezartzen duten araubide mugatzailea hausten duten eraikuntzak, jarduerak edo erabilerak.

–Baimengarriak: babes berezi horren arrazoi diren berariazko balioekin bateragarriak diren eraikuntza, instalazio edo erabilerak, bateragarritasun hori behar bezala justifikatuta, baldin eta halakoak ez badaude berariaz debekatuta sektoreko legedian, plangintza sektorialeko nahiz lurralde plangintzako tresnetan edo/eta udalaren hirigintza-planeamenduan.

  • Herri-lanak gauzatzeko, haiek mantentzeko edo haiei zerbitzua emateko beharrezkoak diren eraikuntzak eta instalazioak; lurzoru urbanizaezinean kokatu behar diren ekipamenduetarako edo zerbitzuetarako direnak; lurzoru urbanizaezinean garatzekoak diren kirol eta aisialdiko jarduerei lotutakoak, eta azpiegiturak.
  • Abeltzaintza estentsiborako eraikinak edo instalazioak: eskortak, artegiak. Abeltzaintza estentsiboa da abereak elikatzeko lurzoruko baliabideen zuzeneko aprobetxamendua baino erabiltzen ez duena.
  • Abeltzaintzako eraikuntza jarduerek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • 1.–Larreak kudeatzeko plan bati lotuak egon behar dute.
  • 2.–Paisaian integratzeko neurriak izan behar dituzte, eta tontor edo gailurretan jartzea saihestuko da; lur mugimenduak minimizatuko dira, eskalako bolumenak finkatuta, eta neurriak eraikuntzetan eta haien elementu osagarrietan aplikatuko dira.

–Onartuak: erlezaintzako eraikuntzak eta instalazioak.

Iragarkiaren kodea: F2106629.