119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

947E/2021 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Profesionalen zuzendariak apirilaren 6an emandako 700E/2021 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, honako deialdi honetan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak apirilaren 6an emandako 700E/2021 Ebazpenaren bidez, honako deialdi honetan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Ebazpen hori 2021eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 21ekoan.

Behin betiko zerrenda horretan akats bat egin zen; izan ere, igoera txandan onartutako izangaiak eta desgaitasuna duten pertsonentzako txandan onartutako izangaiak txanda irekian onartu diren izangaien zerrendan ere agertzen dira. Akats horretaz oharturik, bidezkoa da zuzentzea, izangai horiek ez baitute agertu behar txanda irekikoen zerrendan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Obstetrizia eta ginekologiako erizain espezialista (emagina) izateko 24 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda zuzentzea; izan ere, igoeran txandan eta desgaitasuna dutenentzako txandan parte hartzen duten pertsonek ez dute agertu behar txanda irekian onartu diren izangaien zerrendan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F2107431