119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

873/2021 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Cristina Alonso Gorostieta andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, AZLen Bulegoko buru izendatzen duena (142. lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 2ko 169/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2021eko otsailaren 11n argitaratu zen, 2021eko 32. NAOan.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 10.7. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Cristina Alonso Gorostieta andrearen izendapena egitea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Cristina Alonso Gorostieta andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, AZLen Bulegoko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 142 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 29an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2107321