119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

858/2021 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Rogelia Hernández Blanco andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Laguntza Administratiboko 4. Unitatearen arduradun izendatzen duena (644. lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2021eko otsailaren 2ko 169/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2021eko otsailaren 11n argitaratu zen, 2021eko 32. NAOan.

Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketa gainditu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangai bakarraren alde.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Rogelia Hernández Blanco andrearen izendapena egitea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Rogelia Hernández Blanco andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Laguntza Administratiboko 4. Unitatearen arduradun izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 644 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hala egin ezean, esleitu dioten burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausa dagoenean izan ezik.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Antolamenduko eta Kalitateko Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko apirilaren 27an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2107244