119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

37/2021 FORU DEKRETUA, maiatzaren 5ekoa, Vanesa Eguíluz González andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordea, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 49.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko dituela zuzendariordetzen titularrak eta baita kargutik kendu ere, foru dekretu baten bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko maiatzaren bostean egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Vanesa Eguíluz González andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariordea, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago. Kargu-uzteak 2021eko maiatzaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2021eko maiatzaren 5a izanen da zuzendariorde aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107273