119. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

422E/2021 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Marta Erroz Echeverría andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Haurren Operazio Gelako eta ospitaleratu gabeko Kirurgia eta Anestesiako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak hala eskatuta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Marta Erroz Echeverría andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Haurren Operazio Gelako eta ospitaleratu gabeko Kirurgia eta Anestesiako Erizaintza Unitate burua kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu. Unitate hori Nafarroako Ospitalegunean dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

2. Interesdunak jatorrizko lanpostura itzuli beharko du ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean.

3. Ebazpen hau Marta Erroz Echeverría andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2107125