117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, 2021eko maiatzaren 5ean Nafarroako Gobernuak hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena 370 MWp-ko FV Peralta instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak abian jartzeko eta ustiatzeko enpresa proiektua, Iberenova Promociones SAUk sustatuta. Instalazioa Azkoien eta Andosillako herri-mugarteetan dago, eta ebakuazio azpiegiturek Azkoien, Cadreita, Funes, Milagro, Valtierra eta Castejongo udal-mugarteak ukitzen dituzte.

Ibernova Promociones SAUk eskatu du foru intereseko deklara dadila 370 MWp-ko FV Peralta instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak abian jartzeko eta ustiatzeko enpresa proiektua. Instalazioa Azkoien eta Andosillako herri-mugarteetan dago, eta ebakuazio azpiegiturek Azkoien, Cadreita, Funes, Milagro, Valtierra eta Castejongo udal-mugarteak ukitzen dituzte.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektu hori ebaluatu du, eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako; foru lege horrek administrazioa errazteko neurriak ezarri zituen enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 370 MWp-ko FV Peralta instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio azpiegiturak abian jartzeko eta ustiatzeko enpresa proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Instalazioa Azkoien eta Andosillako herri-mugarteetan dago, eta ebakuazio azpiegiturek Azkoien, Cadreita, Funes, Milagro, Valtierra eta Castejongo udal-mugarteak ukitzen dituzte. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Iberenova Promociones SAUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107269