117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2021eko maiatzaren 5ean hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena “5G estaldura jartzea Kasedako Viscofan lantegian” izeneko enpresa proiektua, Viscofan SAk sustatuta.

Viscofan SAk (IFZ: A31065501), 2021eko apirilaren 23an, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila Kasedan (Nafarroa) egin asmo duen inbertsio proiektua, “5G estaldura jartzea Kasedako Viscofan lantegian” izenekoa.

Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatu du, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. “5G estaldura jartzea Kasedako Viscofan lantegian” izeneko proiektua, Viscofan SAk sustaturik, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Viscofan SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2107268